William John Banville (Wexford, Irlanda, 1945ko abenduaren 8a), batzutan John Banville sinatzen duena eta beste batzutan Benjamin Black bezala, irlandar idazlea, drama egokitzailea eta gidoilaria da.[1] Ezaguna da haren prosa zehatza, hotza eta kirugikoatik, Nabokoviar irudimenagatik eta umore beltzagatik. Hala, Banville gaur egungo "ingelesezko eleberrigile irudimentsuenen artean dagoela kontsideratzen da".[2]
Nobela beltzeko lanetan Benjamin Black gisa sinatzen du eta haren pertsonai nagusia Quirke da, Dublinen bizi den irlandar patologoa.
Donostia bere eleberri batean
2021ean Banvillek April in Spain (April Espainian, April pertsonaia baten izena da) eleberria argitaratu zuen. Liburuari gaztelaniazko bertsioan Quirke en San Sebastian izenburua jarri zioten (Negra Alfaguara, 2021). Narrazioa, neurri handi batean, Gipuzkoako hiriburuan kokatu zen, frankismoaren azken urtetan. Liburuan Donostiaren toki askoren errferentziak eta paisaiak jaso zituen, baita ere zentzu politikoko ideiak, esaterako frankismoaren aurkako kritikak edo euskal nazionalismoaren inguruko erreferentziak.[3]
Erreferentziak