Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Jon Altuna Iraola

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Jon Altuna (argipena)»
Jon Altuna Iraola

(2018)
Bizitza
JaiotzaLazkao1971ko martxoaren 1a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Mondragon Unibertsitatea

Twitter: jonaltunairaola Edit the value on Wikidata

Jon Altuna Iraola (Lazkao, 1971ko martxoaren 1a) Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa da 2011tik.

Biografia

Automatika eta Industria Elektronikako Ingeniaritza Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan ikasi zuen eta doktorego tesia defendatu zuen Edinburgoko Unibertsitatean (Erresuma Batua), seinaleen tratamentua eta ingeniaritza elektronikoan.

1997az geroztik Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan irakasle eta ikerlari gisa aritu zen eta 2007an Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Akademikoa izendatu zuten. Garai horretan zehar, konpetentzietan oinarritutako kurrikulum diseinuan, kalitatearen bermakuntzan, nazioartekotzean eta hezkuntza berrikuntzan egin zuen lan.

2011tik Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa da.[1] Azken urteotan, MENDEBERRI[2] hezkuntza ereduaren garapenean aritu da. Hezkuntza berrikuntzako eta eraldaketa sozialeko hainbat lankidetza proiektuetan ere jardun du, bai Euskal Herrian bai eta atzerrian ere.

Argitalpenak (goi mailako hezkuntza)

  • La formación dual universitaria en posgrado. Más información mejores decisiones: respuestas al postgrado. , 66-69 or. ISBN 978-84-09-09257-4..
  • Innovación en el Modelo Educativo: Adaptación a los nuevos tiempos en base a un modelo basado en Competencias. , 1-4 or. ISSN 1887-1976..
  • Diseño de los Grados en Ingeniería y su modelo de implantación en Mondragon Unibersitatea. , 17-32 or. ISSN 1988-236X..

Argitalpenak (argitalpen zientifikoak)

Informazio gehigarria

Mondragon Unibertsitateko Errektoreorde akademikoa dena, lantalde eta beste entitate batzuetako gobernu organoetako kide da, haien artean:

  • 2011tik Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziaren (CRUE) Batzorde akademiko sektorialeko kidea[3]
  • 2016tik Graduondoko ikasketen eta hezkuntza iraunkorreko unibertsitate sareko kide (RUEPEP).[4]
  • 2011tik Mondragon korporazioko Gestio Sozial taldeko kide.
  • 2017tik Euskadiko Unibertsitate Kontseilu iraunkorreko lan taldeko kide.
  • 2017tik Berria komunikazio taldeko Administrazio kontseiluko kide.[5]
  • 2018tik Unibertsitate berrikuntzako Nazioarteko foroko zuzendaritzako kide . (FIIU)[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya