Josep Cuní i Llaudet (Tiana, 1953ko urriaren 4a) bere ibilbide osoan nagusiki telebista aurkezle eta irrati esatari gisan jardun duen kazetari katalana da.
Biografia
Bere ibilbide profesionala irratian hasi zuen, Bartzelonako Radio Juventud, Radio Tarrasa eta Radio Barcelona (Cadena SER). 1984an sortu berria zen Catalunya Ràdio irratian sartu zen, han programazio arduradun nagusia izango delarik. 1995an jaio berria zen COMRàdio irratira igarotzen da. Honetan lau urteetan zehar goizetako Els matins amb Josep Cuní ("Goizak Josep Cunírekin") irratsaioa aurkeztu zuen.
2000 urteko udan bere irratsaio eta lantaldearekin batera sortu berria zen Ona Catalana irratira iragan zen, bertan hiru urtez jardun zuelarik.
Telebistari dagokionez TV3 katean hainbat saio aurkeztu izan ditu, horien artean L'Aventura quotidiana (Eguneroko abentura), Coses que passen (Gertatzen diren gauzak) edota Els matins (Goizak), gaur egun berak zuzendu eta aurkezten duen saioa.
Bere ibilbidea bost aldiz Premio Ondas sariarekin saritu izan da.
Kanpo estekak