José Erviti Segarra (Iruñea, Nafarroa, 1852ko abuztuaren 4a - Donostia, Gipuzkoa, 1900eko urtarrilaren 9a) musika irakaslea izan zen.
Bizitza
Madrilgo Musika Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Emilio Arrieta maisuak eskaturik Meridara jo eta bertan ospe handiko Musika Banda eta Orkestra Akademia sortu zuen. Ondoren Donostiara hurbildu eta Erviti Musika Etxearen zuzendari izan zen. Harena da La Navarra obra. Errenterian hain ezaguna den Zentenarioa kalejiraren egilea.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak