Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Joyce Country

Joyce Country eskualdearen jatorrizko hedadura berdez, berde argiz eskualdearen hedadura zabalena; gorriz Connemara eskualdearen jatorrizko hedadura, eta larrosaz gaur egungo mendebalde eta iparralderako hedadura zabalagoa.

Joyce Country eta irlanderaz Dúiche Sheoighe, euskaraz: «Joycen Lurraldea», Irlandako Galway konderria eta Mayo konderriaren artean dagoen eskualdea da. Eskualde honetako zati bat Gaeltacht eremua dago, alegia, irlandera hiztunen eremuan. Izan ere, eskualde honetako 2.000 biztanle inguru, eskualdeko populazioaren %25a, irlandera hiztuna da. Joyce Country eskualdea Lough Mask aintziraren mendebaldean dago, eta Galway konderriaren iparraldeko muinoz beteriko lurraldea eta Mayo konderriko haran berde eta errepide bakartiz osaturriko lurraldearen artean hedatzen da.

XIII. mendean, Eduardo I.a Ingalaterrakoaren erregealdian, eskualde honetan Joyce abizeneko, irlanderaz Seoige, galestar jatorriko familia ezarri zen, hortik bere izena. James Joyce idazle ospetsua bera familia horretako oinordekoa zen.

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya