Itsas armadako ofiziala izan zen eta 1918ko irailean Itsas Armadako ministro izendatu zuten. 1918ko abenduan Portugalgo presidente bihurtu zen Sidonio Pais presidentearen hilketaren ondoren. Bere agintaldian bi saiakera iraultzaile jasan zituen. Lehena 1918ko abenduan izan zen eta errepublikanoek zuzendu zuten. Bigarrena 1919ko urtarrilean gertatu zen eta monarkikoek zuzendu zuten, herrialdearen iparraldea kontrolatzea eta Iparraldeko Monarkia aldarrikatzea lortu zutelarik. 1919ko urriaren 5ean utzi zion lehendakaritza António José de Almeida hauteskundeetako irabazleari.
Portugalgo Lehen Ministro ere izan zen 1918ko abenduaren 15etik 23ra.