Jules Rattankoemar Ajodhia (Wanicako barrutia, 1945eko urtarrilaren 27a – Paramaribo, 2024ko martxoaren 29a) surinamdar politikaria izan zen, Erreforma Progresistaren Alderdiko kidea[1]. Surinamgo presidenteordea izan zen bi aldiz, 1991tik 1996ra eta 2000tik 2005era[2].
Bizitza
Jules Rattankoemar Ajodhia Wanicako barrutian jaio zen 1945eko urtarrilaren 27an[1].
1991ko irailaren 16an presidenteorde izendatu zuten lehen aldiz, eta kargu horretan egon zen 1996ko irailaren 15era arte. Bigarren agintaldia 2000ko abuztuaren 12an hasi zen eta 2005eko abuztuaren 12an amaitu zen[3]. 2005eko maiatzaren 25eko hauteskundeen ostean, Surinamgo Erreforma Progresistaren Alderdian sartu zen[4].
Arya Diwaker elkarte hinduko kidea zen[5].
Lucia Kamlawatie Baldewekin ezkondu zen[6]. Seme bat eta bi alaba izan zituzten.
Paramariboko San Bizente ospitalean hil zen, 2024ko martxoaren 29an, 79 urte zituela[7].
Erreferentziak
Kanpo estekak