Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Kalifa

Selim Handia, lehendabiziko otomandar kalifa.

Kalifa (arabieratik خليف /khalīfah/, "ondorengoa") Mahomaren heriotzaren ondoren islamdar agintariek erabilitako titulua zen.

632. urtean, Mahoma hil zenean, ez zuen utzi inongo metodorik musulmanen agintari nagusia nork izan behar zuen erabakitzeko. Honen ondorioz bere aitaginarreba, Abu Bakr al-Siddiq aukeratu zuten Jalifatu Rasuli.llah (خليفة رسول الله, Jainkoaren Mezulariaren ondorengoa). Horren ondorengo agintari guztiak ere Kalifa izena hartu zuten.

Kalifak aldi berean agintari politikoak eta erlijiosoak ziren. Erlijioso moduan ez zuten inongo botererik dogmarik ezartzeko, Mahomak berak emandako errebelazioak nahikoak zirela uste baitzen. Kalifa baten lurraldeei kalifa-herri izena ematen zitzaien.

Sunnien arabera, islamiar munduko lehenengo lau kalifek lan bikaina egin zuten eta horregatik ondo gidatutako kalifak eta lau kalifa justuak izena ematen diete. Gainera sunniek hainbat irizpide jarri zituzten kalifa izateko:

  • Kalifak Quraish tribukoak izan behar zuten (Mahomaren leinua).
  • Ondorengotza aukeratzea zaharren kontseilu batek egin zuen.
  • Kalifaren lana Islamaren hedakuntza zegoen.

Xiiek ordea ez dute hau onartzen. Euren ustetan Mahomak bere ondorengoa izendatu zuen hil aurretik. Hau bere suhia, Ali ibn Abi Talib, profetaren alaba Fatimaren senarra zen. Xiismoaren fededunentzat beraz, Ali eta bere ondorengoak dira benetako kalifak.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya