Kantō eskualdea (japonieraz: 関東地方, Kantō-chihō?)
Japoniako Honshu uharteko eskualde geografiko bat da. Eskualdearen lurraldearen ia erdia Kantō lautadari dagokio. 2010ean, Japoniako Estatistika Bulegoaren arabera, 42.607.376 pertsona bizi ziren eskualdean, hau da, gutxi gorabehera Japonia osoko populazioaren heren bat. Kantō eskualdeak 32.423,90 km²-ko azalera du, eta 1.300 bizt./km²-ko dentsitatea.
Japoniako eskualderik garatuena, industrializatuena eta urbanizatuena da. Tokio eta Yokohama hiriek konplexu industrial bat osatzen dute, eta Tokioko Badiaren inguruan industria arinaren eta astunaren kontzentrazio handi bat dago.
Eskualde beste hiri nagusiak Kawasaki, Saitama eta Chiba dira. Kostaldetik hain gertu ez dauden hiri txikiagoetan, industria arina eta automobil-industria ugari dago
Banaketa administratiboa
Prefetura hauek osatzen dute eskualdea:
Hiriak
Kantō eskualdeko hiri handienak honako hauek dira
- Tokio (hiriburua): 8.967.665 biztanle (2011)
- Yokohama: 3.697.894 bz. (2012)
- Kawasaki: 1.437.266 bz. (2012)
- Saitama: 1.231.880 bz. (2010)
- Chiba: 962.624 (2012)
Ondasun nabarmenak
Jauregiak
-
Kōkyo, Tokioko jauregi inperiala.
-
-
-
Tenpluak eta santutegiak
Museoak
Dorreak
Natura
Herriak
Barrutiak
Kanpo estekak