Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Kantabria

Artikulu hau Autonomia erkidegoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kantabria (argipena)».
Kantabria
Cantabria
Ereserkia: Himno a la Montaña

Kantabriako bandera

Kantabriako armarria
Geografia
HiriburuaSantander
43°28′0″N 3°48′0″W
Hiririk handienahiriburu
Azalera5.321
Punturik altuenaPeña Vieja (2.613 m)
Punturik sakonenaitsas maila (0 m)
MugakideakAsturiasko Printzerria, Gaztela eta Leon eta Euskal Autonomia Erkidegoa
Administrazioa
PresidenteaMiguel Ángel Revilla (PRC)
Demografia
Biztanleria584.507
Dentsitatea109,85 bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
BPG nominala12.918.000.000 € (2010)
Historia
Sorrera data: 1982
Bestelako informazioa
Ordu eremua
cantabria.es

Kantabria (gaztelaniaz: Cantabria) Espainiako iparraldeko autonomia erkidego bat da, probintzia bakarrekoa. Mugakide ditu ekialdean Euskal Autonomia Erkidegoa (Bizkaia), hegoaldean Gaztela eta Leon (Leongo probintzia, Palentzia eta Burgos), mendebaldean Asturietako Printzerria, eta iparraldean Kantauri itsasoa. Kantabriako herri nagusiak kostaldean daude, eta Santander hiriburua nabarmentzen da, 180.000 biztanle baititu.

Etimologia

Hainbat adituk aztertu du Kantabria hitzaren jatorri etimologikoa (San Isidoro, Julio Caro Baroja, Aureliano Fernández Guerra, Joaquín González Echegaray, Adolf Schulten, eta abar). Ez dakigu ziur zein den bere jatorria baina iritzirik onartuena da jatorri zelta edo liguriarreko cant- (harra edo haitza) erroaren eta eskualde zeltetan maiz erabili den -abr atzizkiaren elkarketa dela. Hortik ondorioztatzen da "kantabriar" hitzaren esanahia "harri artean bizi den herria" edo "menditarra" dela, Kantabriako lur malkartsu eta menditsuari erreferentzia eginez. Beste aukera bat cant- eta briga (gotorleku) hitz zelten elkarketa izatea da. Horrela, Kantabria harrizko gotorlekua izan liteke.

Geografia fisikoa

Azalera: 5.321 km²

Erliebea

Kantabria itsasertza eta mendia bateratzen dituen herria da, natura-ondare garrantzitsua duena. Morfologikoki ondo desberdindutako bi eskualde ditu.

  • La Marina. 10 km baino gutxiagoko zabalera duen kostaldeko eskualdea da. Itsasertza marearteko zabalgunez josia dago, itsaslabar ugari sortuz. Hauek ibaien bokaleek eteten dituzte, itsasadar eta hondartza ugari sortuz. Eskualde honetan dago Santanderreko badia. Hegoaldean La montañarekin egiten du muga.
  • La Montaña. Kantabriar mendizerraren parte diren mendilerroz osatutako eskualdea da, itsasoarekiko paraleloan hedatzen direnak. Gehienbat kareharriz eratua dago eta karst ugari aurki daiteke bertan. Iparraldetik hegoaldera hedatzen diren haran sakon eta malkartsuak ditu, higatzeko ahalmen handia duten ibaiek sortuak. Ibai hauek laburrak dira, jaiotzetik itsasoratzera arteko distantzia txikia da. Honek ondo mugaturiko bailarak sortu ditu: Liébana, Nansa, Saja, Besaya, Pas-Pisueña, Miera, Asón-Gándara eta Campoo. La Montañako parte da El Escudo mendikatea, 600 eta 1000 metro bitarteko gailurrak dituena eta kostaldetik 15-20 kilometrora honekiko paraleloan doana. Hegoaldera goazen heinean mendi altuagoak aurki ditzakegu, Ebro eta Duero ibaien isurialdea Kantauri aldekotik bereizten dutenak. Bertan 1500 metro baino gehiagoko tontorrak daude, sartaldean San Gloriotik hasi eta sortaldean Los Tornoseraino: Peña Labra, puerto de Sejos, El Escudo, Castro-Valnera eta La Sía. Europako Mendiak ere aipatzekoak dira, eskualdeko hego-mendebaldean, non gailur gehienek 2500 metro baino gehiago duten.

Klima

Mexikotik datorren Golkoko korrontearen ondorioz, Kantabriak, Kantauri itsasoko kostalde guztiak bezala, bere latitudeari (Ternua eta Labradorrekoaren parekoa) dagokiona baino klima epelagoa du. Eskualdeak klima ozeaniko hezea du, uda eztiak eta negu freskoak dituena. Prezipitazioak 1200 mm ingurukoak dira kostaldean, are handiagoak mendialdean. Batez besteko tenperatura 14 °C inguru da. Elurra sarritan egiten du eskualderik garaienetan urria eta martxoa bitartean. Europako Mendietako 2.500 metrotik gorako eskualdeetan udan desagertzen ez diren elurtegiak daude. Hilabeterik lehorrenak uztaila eta abuztua dira, nahiz eta berez lehorterik egoten ez den, izan ere, beti dago prezipitazio minimo bat eta tenperatura ez da oso altua.

Erliebe menditsuak eragina du klimatologian, egoera klimatologiko berezien sortzaile izanik, hala nola, "surada" deritzenak Foehn efektuak eraginak: hegoa-haize indartsu eta lehorrak jotzean, tenperatura igo egiten da itsasertzera hurbildu ahala. Honek hezetasun erlatiboaren jaitsiera dakar, eta ondorioz, prezipitaziorik eza. Bien bitartean, mendikatearen hegoaldean haizea hezeagoa eta hotzagoa denez, inoiz euria egiten du. Egoera hori arruntagoa da udazken eta negu aldean, ohikoa baino altuagoa den 20 °C inguruko tenperatura izanik. Ohikoak dira haize horrek eragindako suteak, hala nola 1941ean Santander suntsitu zuena.

Hidrografia

Orokorrean, Kantabriako ibaiak laburrak, bizkorrak eta emari gutxikoak dira. Malda handia izan ohi dute, Kantabriar mendikatearen eta itsasoaren arteko desnibela gainditu behar baitute. Ebro ibaia ezik, beste guztiak kostaldearekiko perpendikularki hedatzen dira eta urte guztian zehar emari konstantea dute gutxi gorabehera, urte osoan zehar prezipitazioak ere konstante dira eta. Hala ere, emari hau ez da oso handia (20 m³/s urtero), Iberiar Penintsulako beste ibai batzuekin konparatuz. Uraren bizkortasunak higatzeko ahalmen handia ematen die ibai hauei, penintsularen iparraldean hain karakteristiko diren V itxurako haranak sortuz. Jeneralean nahiko ondo mantentzen dira, baina geroz eta handiagoa den giza aktibitateak presio handia eragiten du. Ibai nagusienak hauek dira:

Landaretza

Udalerriak

Sakontzeko, irakurri: «Kantabriako udalerrien zerrenda»

Demografia

2003ko biztanle-zentsuaren arabera, 549.690 biztanle ditu (Espainiako biztanleriaren %1,29 osatzen du).

Biztanleriaren dentsitatea: 103,31 biz./km²
Bizi-itxaropena: 75 urte gizonezkoentzat, 83 emakumezkoentzat.

Ekonomia

Komunikabideak

Hedabideak

Kantabrian bi egunkari nagusi daude: El Diario Montañés[2] eta Alerta Cantabria.[3] Gainera, astekari, hamaboskari eta hilabetekari ugari dago. Espainiako irrati nagusien Kantabriako ordezkaritzek Santander, Torrelavega, Castro-Urdiales eta Reinosatik igortzen dute. Gainera, irrati lokal eta komertzial asko dago. Ez dago finantzaketa publikoko telebista autonomikorik, baina bai tokikoak edo eskualdekoak diren hainbat kate (Canal 8DM, TeleBahía, TúTelevisión, Telecabarga, Localia, Altamira...).

Gobernua eta administrazioa

1981eko abenduaren 30ean onartutako Kantabriarentzako Autonomia Estatutuak [3]zehazten du Kantabriak bere erakundeengan oinarrizko eskubide eta askatasun publikoak errespetatzeko borondatea aurkitzen duela, erlazio demokratikoetan oinarrituta eskualdearen garapena sustatu eta bultzatzen den bitartean. Dokumentu honetan biltzen dira Espainiako Gobernuak Kantabriako Autonomia Erkidegoari transferitutako eskumenak. Aipatu beharra dago badaudela oraindik transferitu gabe geratzen diren eskumen batzuk, gainerako Autonomia Erkidegoetan bezala, hala nola, Justizia.

Kantabriako Parlamentua [4] da autogobernu erakunde nagusia, kantabriako herriaren organo ordezkagarria izanik. Gaur egun 39 diputatuk osatzen dute, hautespen unibertsal, berdin, libre, zuzen eta sekretuz hautatuak.

Parlamentuaren egiteko nagusiak hauek dira: eskumen ahalgoa bete, Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak onartu, gobernuaren lana bultzatu eta kontrolatu eta Espainiako konstituzioak, Autonomia Estatutuak eta gainerako arau juridikoek ematen dizkioten gainerako konpetentziak garatu.

Autonomia Erkidegoko Gobernuburuak du honen ordezkapen gorena eta bere jardueraren buru da, gidatu, zuzendu eta koordinatuz. Parlamentuko kideek hautatzen dute eta erregeak izendatzen du. Bere egitaraua ganberako osoko bilkuran aurkeztuko du eta gehiengo osoa izan beharko du lehen bozkaketan edo soila bigarrenean.

Kantabriako gobernua [5]da jarduera politikoa zuzentzen duena eta arautzeko ahalgoa duena, Konstituzioaren, Estatutuaren eta legeen arabera. Gobernua presidenteak, presidenteordeak (zeinaren esku utz dezakeen behin-behinez presidenteak ahalmen betearazlea eta ordezkatze ahalmena), eta kontseilukideek osatzen dute. Hauek presidenteak izendatu eta kenduko ditu kargutik.

Kultura

Hizkuntzak

Kantabriako hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. Probintzia osoan zehar erabiltzen dira montañesa edo kantabrieraren milaka hitz, kontzientziarik gabe, baina: ez du inolako onarpenik nahiz arautzerik. Hizkuntzaren aldeko 30 urteren ondoren, Montañes Abora elkartearen garaitik, 320 lagunek hainbat ikastaro egin dute: dozena batzuek berreskuratu dute eta 2020-2021 ikastaroan, interneten bidez 400 pertsona ari dira ikasten.[erreferentzia behar] Nekazaritza eremuetako herri txikietako jende nagusiaren artean batez ere erabiltzen da. Eztabaidak eztabaida, asturleonera hizkuntza multzoaren aldaeratzat jotzen da, gaztelaniaren eragin handia duena. Halaber, arautze ezaren eraginez, bailaraz bailara aldatzen da.

Erreferentziak

  1. Instituto Nacional de Estadística - Cifras oficiales de población. 2022.01.01
  2. [1]
  3. [2]

Kanpo estekak


Kembali kehalaman sebelumnya