Karlos Alberto (italieraz: Carlo Alberto I; Turin, 1798ko urriaren 2a - Porto, 1849ko uztailaren 28a) Sardiniako erregea izan zen 1831tik 1849ra.
Karlos Manuel Savoiako eta Maria Kristina Saxoniakoaren semea izan zen. Napoleondar garaian Frantzian bizi izan zen eta hezkuntza liberala jaso zuen. 1821ean matxinadaren alde egin zuen, Viktor Emanuel I.a Sardiniakoa konstituzio liberala ematera behartzeko, baina gero babesa kendu zion.
Kontserbadore bihurtu zen eta San Luisen Ehun Mila Semeetan parte hartu zuen.
Sardiniako errege bihurtu zen 1831n, Karlos Felix lehengusu urruna hil ondoren. Hasierako aldi kontserbadore baten ondoren, Aita Santuak zuzendutako eta Habsburgoko Etxetik askatutako Italia Federalaren ideia hartu zuen. 1848an Albertino Estatutua eman zuen, Italiako lehen konstituzioa.
Austriako Inperioaren aurka borrokatu zen Italiako Independentziaren Lehen Gerran, baina Aita Santuak eta Bi Sizilietako erregeak utzi egin zuten. 1849an Novarako guduan garaitua izan zen eta bere seme Viktor Emanuel II.aren alde abdikatu zuen. Handik hilabete gutxira hil zen, Oporton erbesteratuta.
Kanpo estekak