1947an sortu zen taldea OsakanSumitomo Metal Industries, Ltd izenarekin. Amateurra zen Japoniako ligan aritu zen hasieratik eta 1975ean kashimara aldatu zuen egoitza.
1992an liga profesionala abiatu zenean Sumimoto izena utzi eta gaur egungo Kashima Antlers izena hartu zuen. Garai hartan ligak bi fase izaten zituen eta Zico jokalari brasildar ezaguna entrenatzaile izanik ligaren lehen fasea irabazi zuen. Liga irabazteko ordea fase bakoitzeko txapeldunen arteko finala jokatu behar izaten zen eta Tokyo Verdy nagusitu zitzaion.
1996an lortu zuen lehenengo liga, eta 1997an kopa, Ligako kopa eta superkopa eskuratu zituen. Hurrengo urteetan talderik arrakastatsuena bihurtu zen Japonian, ez ordea Asiako txapelketetan, 1999ko Asiako Errekopako hirugarren postua du aipagarriena. 2000an denboraldi bikaina burutu zuen Liga, kopa eta Ligako kopa eskuratuz.
2007 eta 2010 artean hiru liga eta bi kopa irabazi zituen taldearen garai onena bihurtuz. 2016an berriz ere txapelduna izan zen eta FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa jokatu zuen finaleraino iritsiz. Real Madrilek luzapenean gainditu zuen. 2018 urtean Asiako Txapelduna izan zen eta Munduko Kopa jokatu zuen.
Palmaresa
Japonian: 25
Japoniako liga (8): 1996, 1998, 2000, 2001, 2007, 2008, 2009, 2016.