Kiyose (japonieraz: 清瀬市, Kiyose-shi?)
Tokio prefeturako iparraldean dagoen hiria da. 2011ko erroldaren arabera 10'19 km²-tan 73.974 biztanle zeuden. Kiyosen tuberkulosian espezializaturiko ospitaleak ditu.
Geografia
Yanase ibaiaren mendebaldean eta Nobidome aintziraren hegoaldean kokaturik dago eta hiriaren %46a berdeguneak estaltzen du.
Historia
Gizakiak duela 20.000 urte inguru populatu zuen eremua. X mendearen bukaeran populazioak nabarmen egin zuen gora, batez ere Yanase ibaiaren ertzean. XIV mendean Ashikaga Takaujik Tkinojo gaztelua eraiki zuen baina berrehun urte beranduago Toyotomi Hideyoshiren aurkako gerretan gaztelua suntsitua izan zen.
1889an Kiyose herria eratu zen eta 1893an Tokioren menpe gelditu zen. 1915ean trenbidea eraiki bazuten ere ez zuien bertan geltokirik izan. 1970an hiri estatusa lortu zuen.
Ondasun nabarmenak
Iruditegia
-
Suitengū santutegia.
-
Kiyoseko udaletxea.
-
Yanase ibaia.
Kanpo estekak