Kočo Racin (jaiotzetiko izena, Kosta Apostolov Solev ; Veles, 1908ko abenduaren 22a - Kicevotik hurbil, Ipar Mazedonia, 1943ko ekainaren 13a) mazedoniar poeta iraultzailea izan zen.
Gizarte-arazoetan oinarrituriko poemak idatzi zituen, eta molde berriak ekarri zizkion Mazedoniako hizkuntzari, tradiziozko kantuen erritmo- eta melodia-ereduak kontuan izanik betiere: Beli mugri (1939, Egunsenti zuriak).
Erreferentziak