Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Korres

Korres
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaArraia-Maeztu
Posta kodea01129
Geografia
Koordenatuak42°41′53″N 2°26′00″W / 42.6981°N 2.4333°W / 42.6981; -2.4333
Demografia
Biztanleria31 (2022)

Korres[1] Arabako ekialdeko herri bat da, Mendialdea eskualdekoa, Arraia-Maeztu udalerrikoa. Itsas mailatik 709 metro gorago dago.

Korres Izkiko natura parkearen barruan dago, eta herria ohiko abiapuntua da Soila (993 m) eta Muela (1.055 m) mendietara igotzeko.

Historia

Gaztela eta Nafarroako Erresumaren arteko mugan zegoenez, Portiellako gaztelua edo Mairuena eraiki zuten, Erdi Aroko guduen lekuko.

Borroka haiek amaiturik, 1204an Gaztelako Alfontso X.a Jakituna erregeak herriari foruak eman zizkion. Ondorengo mendeetan, Korresen jabetza Gaonatarrena izan zen lehenik, Lazkanotarrena ondoren, eta Valmedianoko Markesarena azkenik. XVII. mendean bertoko zenbait emakume sorgin salatu zuten.

1960ko hamarkadan utzi zion udalerri independentea izateari.

Demografia

Korresko biztanleria

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
18 Maeztu Durruma KanpezuKorresErroetaErroitegiSabandoIbisateAreatzaMusituZekuianoAletxaElortzaApilaiz Maeztu

Ekonomia

Jarduera tradizionalak abeltzaintza eta ikazkintza izan dira, baina XX. mendearen hasieran San Ildefonsoko meategian asfalto ustiatzeari ekin zioten, eta argindarra sortzeko presa bat ere eraiki zuten herrian.

Ondasun nabarmenak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Kembali kehalaman sebelumnya