Kultura Ondare materiala, talde edo gizarte baten kultura-ondarea osatzen duten elementu fisikoek osatzen dute, "fisikoak" ez diren kultura-adierazpenek sortzen duten Kultura Ondare ukiezina ez bezala. Kontzeptu honen barruan sartu ohi dira, besteak beste, kultura-paisaiak, eraikin historikoak, artelanak, arkeologia-aztarnategiak eta liburutegietako, artxiboetako eta museoetako bildumak, hau da, kultura materialaren objektu eta lekuak. Dena den, herrialde gehienetan legalki ondasun horiek babesteko sortu diren legeetan eta instituzioetan, eraikinak, eraikin multzoak eta bestelako lekuak landu dira batez ere.
Kultura Ondare materiala, kategoria legal moduan, aginte publiko batek babestutako ondasuna da, duen interes historiko, kultural edo balio artistikoengatik.
Izendapen legalak
Estatu bakoitzean, eta babesten den ondasun horientzat, figura legal bat garatu da propio, eta izen ezberdinak erabili eta askotariko edukiei aplika dakieke. Horregatik termino zehatza ezin da askotan herrialde ezberdinen artean parekatu. Terminoaren adiera ezberdin batzuk hauek dira:
Hainbat herrialdek beren monumentuak izen desberdinen arabera babestea erabaki dute.