Last Tango in Paris (italieraz: Ultimo tango a Parigi; euskaraz: «Azken Tangoa Parisen») 1972ko maitasun-drama filma da, Bernardo Bertolucci italiarrak zuzendutakoa. Bertan, Marlon Brando, Maria Schneider eta Jean-Pierre Léaud aktoreek antzeztu zuten.
Bitxikeria gisa, eszena erotikoak zirela-eta, bere estreinaldian eta ondorengo urteetan zentsura frankistak filma debekatu zuenez Espainian, Hego Euskal Herriko jendeak muga igaro eta Ipar Euskal Herriko zinemetan ikusi ohi zuen.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Neguko goiz batez, Paul (Marlon Brando), 45 urtetako gizon alargundu berria eta Jeanne (Maria Schneider), 20 urteko aktore amateurra, Parisko alokairu solairu batera bakoitza bere bidetik bisitan doazela halabeharrez elkar topatuko dira. Heuren arteko elkar-erakartzea oso indartsua da, eta hitz bakan batzuk elkar gurutzatu ostean, solairu hutsean harreman sexuala izango dute.
Eraikina lagatzean, bertan berriz ere topatzeko ados jartzen dira, bakardadean, batak besteari izena galdetu gabe. Paulek solairua alokatzea lortuko du, han bikoteak ezkutuko topaketak burutzen dituztelarik. Harremana Paulek Jeannerekiko duen ahozko eta sexuzko bortizkeria gogorrarengatik nabarmentzen da, neskaren gogo menperatu asmoz. Jeanne beste mutil baten emaztegaia da, zinema zeundari gazte bat (Jean Pierre Léaud), Jeanneri Pariseko kaleetan girotuta dagoen filma bat antzezteko deituko diolarik. Senagaria ez dirudi Jeanne jasaten ari den bortizkeriaz jabetzen denik.
Aktoreak
Kanpo estekak