Lautea antzinako harizko musika tresna da, hatzekin joa. Ud izeneko arabiar edo persiar musika tresna baten ondorengo zuzena da. Aurretik kaxa laua du eta atzetik biribila da, udare erdi baten modukoa. Giderraren muturrean, kabilen tokia normalean atzerantz tolestuta egoten da. Sei hari ditu, denak bikoitzak, garaiena izan ezik.
Erreferentziak
Kanpo estekak