Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Leodegundia Ordoñez

Leodegundia Ordoñez
Bizitza
HerrialdeaAsturiasko Erresuma
Familia
AitaOrdoño I.a Asturiaskoa
AmaNuña
Ezkontidea(k)Gartzia Enekoitz
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakaristokrata, idazlea eta Erregina ezkontidea

Leodegundia Ordoñez IX. mendeko Iruñeko erregina ezkontidea zen.

Aita Ordoño I.a Asturiaskoa eta ama Munia edo Nuña zituen. Neba, berriz, Alfontso III.a Asturiaskoa.

Ezaguna da Iruñeko errege bat ezkondu zuela, baina ez dakigu ziur nor den. Noizkoa zen eta lehendabiziko izen ezezaguneko emaztea zuela eta, litekeena da Gartzia Eneko edo Ximeno Iruñekoa izatea.

Leodegundia ezaguna da batik bat Leodegundiaren Epitalamioa edo Leodegundiaren eztei-kanta deritzon konposizioa gorde delako. Epitalamioak ezteietarako egiten ziren kantuak ziren, eta latinezko kantu honen agiriak Ertaroko Europako lehen notazio musikaletako bat dauka idatzia.

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya