Leonetto Cappiello (Livorno, 1875eko apirilaren 9a - Grasse, 1942ko otsailaren 2a) jatorri italiarreko frantses pintore, marrazkilari eta karikatura-egilea izan zen.
1898an Parisa joan zen bizitzera. Le Rire eta L´Assiette au beurre aldizkarietan argitaratutako karikaturek ospe handia lortu zuten. Antzerki-kartel koloretsu, bizi eta umoretsuak egin zituen: Ouate thermogene (1909), Cinzano (1922) eta Kub (1931).