Lindsey Davis (Birmingham, 1949ko abuztuaren 21a) ingeles eleberrigilea da, batez ere, ezaguna da Antzinateko Erroman kokatutako detektibe eleberri historikoengatik. Cartier Diamond Dagger saria jasoa da.
Biografia
Oxfordeko Unibertsitatean (Lady Margaret Hall-en) Ingeles literaturan lizentziatu zen.[1] Ondoren, funtzionario bihurtu zen 13 urtez, baina idatzi zuen eleberri erromantiko batekin 1985eko Georgette Heyer Eleberri Historikoaren Sarian bigarren postua lortu zuenean, idazle izatea erabaki zuen. Hasieran, Erresuma Batuko Woman's Realm emakumezkoen aldizkarirako kontakizun erromantikoak idatziz.
Davisek keratokono patologia izan zuen begian haurtzarotik, eta helduaroan kornea transplantea egin behar izan zioten. Horregatik, hauxe esan zuen: "Ezezagun baten eskuzabaltasunak askatu egin ninduen urteetako min eta larritasunaz",[2] eta irakurleei organu emaile egiteko erregutzen die.[3]
Idazle lana
Davisek historiarako eta arkeologiarako zuen zaletasunak eleberri historiko bat idaztera bultzatu zuen: Vespasianori eta bere bikotekide Antonia Kaenis-i buruzkoa (The Course of Honour), baina ez zuen argitaratzerik lortu.
Berriro saiatu zen, Marcus Didius Falco erromatar " detektibea" iprotagonista zuen lehen eleberriarekin, The Silver Pigs (1989), Vespasianoren garaian kokatua ere, eta bere arrakasta izugarriaren hasiera izan zena eleberri historikoen idazle gisa. Beste 19 Falco nobela idatzi zituen ondoren, eta The Course of Honour argitaratzea lortu zuen azkenean 1997an.
Rebels and Traitors, ingeles gerra zibilaren garaian kokatua, 2009ko irailean argitaratu zen.
Master and God 2012ko martxoan argitaratua, antzinako Erroman kokatuta dago berriro ere eta Domiziano enperadoreari buruzkoa da. Urte horretan, Davisek eta bere argitaratzaileek, Erresuma Batuko Hodder & Stoughtonek eta AEBetako St. Martin's Pressek iragarri zuten Davis liburu bilduma berria idazten ari zela, zeinetan protagonista Flavia Albia zen, Falcoren Britainian jaiotako alaba adoptatua eta "emakumezko ikertzaile profesionala". Lehenengo izenburua, The Ides of April, 2013ko apirilaren 11n argitaratu zen Erresuma Batuan,[4] eta bere jarraipena, Enemies at Home, 2014an,[5] eta handik aurrera urtero ale bat atera du.
2019an egindako elkarrizketa batean, Davisek adierazi zuen Erromako zazpi muinoetako bakoitzean girotutako eleberri bat idazteko asmoa zuela, Aventino muinoarekin hasi eta Kapitolino muinoarekin amaituta.[6]
Sariak eta ohoreak
Davisek literatura sari ugari irabazi ditu, besteak beste, 2011n Crimen Idazleen Elkarteko Cartier Diamond Dagger saria bizitza osoan zehar generoari egindako ekarpen bikainaren omenez ematen dena;[7] Zaragozako Hiriko Eleberri Historikoaren saria 2009an[8] eta bere karrera osoari emandako Bartzelonako Barcino Eleberri Historikoaren saria 2013an.[9]
Elkarte Klasikoaren ohorezko presidentea izan zen ere 1997tik 1998ra.
Marcus Didius Falcoren eleberriak
- The Silver Pigs (1989)
- Shadows in Bronze (1990)
- Venus in Copper (1991)
- The Iron Hand of Mars (1992)
- Poseidon's Gold (1993)
- Last Act in Palmyra (1994)
- Time to Depart (1995)
- A Dying Light in Corduba (1996)
- Three Hands in the Fountain (1997)
- Two for the Lions (1998)
- One Virgin Too Many (1999)
- Ode to a Banker (2000)
- A Body in the Bath House (2001)
- The Jupiter Myth (2002)
- The Accusers (2003)
- Scandal Takes a Holiday (2004)
- See Delphi and Die (2005)
- Saturnalia (2007)
- Alexandria (2009)
- Nemesis (2010)
Flavia Albiaren eleberriak
- The Ides of April (2013)
- Enemies at Home (2014)
- Deadly Election (2015)
- The Graveyard of the Hesperides (2016)
- The Third Nero (2017)
- Pandora's Boy (2018)
- A Capitol Death (2019)[11]
- The Grove of the Caesars (2020)
- A Comedy of Terrors (2021)[12]
Eleberri laburrak eta ebook eta audio liburu gisa
- The Spook Who Spoke Again (2015)[13]
- Vesuvius by Night (2017)[14]
- Invitation to Die (2019)[15]
Beste eleberriak
- The Course of Honour (1997)
- Rebels and Traitors (2009)
- Master and God (2012)
- A Cruel Fate (2014)
Erreferentziak
Kanpo estekak