Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Logograma

Guatemalako Abaj Takalikeko 5. hilarria, maia idazkerarekin.

Logograma berak bakarrik hitz edo morfema bat irudikatzen duen grafema bat da, idazkera sistema baten unitaterik txikiena. Alfabetoak, abyadak edo silabarioak bezalako sistemei kontrajartzen zaie, hor ikur bakoitzak, hasiera batean, soinu bat edo soinu konbinaketa bat irudikatzen baitu. Ideograma zein hieroglifo izenez ezagutzen dira, baina ideogramek, hitz soilak bainoago, zuzenean ideiak irudikatzen dituzte, eta sistema logografiko bakar bat ere ez da erabat ideografikoa.

Hainbat moduz ordenatutako elementu bisualez osatuta daude, fonemen segmentazioa —alfabetoen oinarria—erabili gabe. Horren emaitza gisan, oro har, idatzitako hitz baten soinua gogoratu edo suposatzea errazagoa dela esan daiteke, baina are askoz errazagoa, logograma baten esanahia gogoratu edo irudikatzea. Beste bereizgarri bat hau dute: esanahiekin soinuekin baino lotuago daudenez, oso hizkuntza ezberdinetan antzerako hitzak adierazteko berdin erabil daitezke.

Bina logograma daude igeri egin eta blaitu txinatar fonogrametan: ezkerreko 氵osagaiak uraren berri ematen du; eskuinekoek (hurrenez hurren, preso eta zuhaizti), ahoskapena: 囚 qiu da eta 林, lin.

Sistema logografikoak munduko benetako lehen idazketa sistemak izan ziren: osagai logografikoak dituzte Antzinako Egiptoko hieroglifoek, Txinako ikurrek, Erdialdeko Amerikako idazketa sistemek eta Asia Txikia eta Mesopotamiako idazkera kuneiformeek, besteak beste. Latindar alfabetoa darabilten sistemen artean ere badaude funtzio logografikoa duten ikurrak, bereziki matematikaren arloan; adibidez, «ehuneko» esan nahi duen % ikurra.

Hala ere, ez dago sistema erabat logografikorik, guztiek, modu batera edo bestera ahoskapena argitzen duten edo flexio gramatikalak gehitzen dituzten laguntzazko ikurrak erabiltzen baitituzte. Adibidez, txinatar idazkeran erabateko logogramak badaude, baina ikur gehienak fonogramak dira, hitzaren gutxi gorabeherako ideia ematen duen elementu batez eta ahoskapena agertzen duen beste batez osatuta baitaude.

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya