Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Lucia Areitioaurtena

Lucia Areitioaurtena
Bizitza
JaiotzaErmua1925eko abenduaren 10a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2019ko otsailaren 5a (93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Erromaretakua

Lucia Areitioaurtena Isasi-Isasmendi (Ermua, Bizkaia, 1925eko abenduaren 10a - Donostia, Gipuzkoa, 2019ko otsailaren 5a)[1] euskal erraketista profesionala[2] izan zen 7 urtez. Herrian Lucia Erromaretakua izenez ezaguna.

Biografia

Ermuko tren-geltoki ondoan jaio zen Lucia. Amak trenaren erromaren kargua zuen eta hortik zetorkion goitizena.[3] Garai hartako beste neska askok bezala, Eibarko frontoian ikasi zuen pilotan.[4]

Lehen urratsak

Sasoi hartan Euskal Herrian erraketista asko sortu ziren, pilotarako zaletasun handia baitzegoen. Eta horietako asko eibartarrak edo Eibarko frontoietan ikasitakoak ziren. Astelena frontoian hasi zen Lucia ere pilotan zaletzen eta ikasten. Eibar beste herri batzuk baino irekiagoa zen, ez hain katolikoa; sozialistak eta errepublikanoak ziren nagusi. Emakumeek askatasun gehiago zuten, nahiz eta, batzuek begi onez ikusi ez kirol hau. Mugimendu handiko frontoia zeukan. Hiru pilota eskola sortu zituzten, eta pilotarien harrobia bihurtu zen Eibar.[5]

Erraketista ibilbidea

15 urterekin erraketista profesional gisa Bartzelonara jokatzera joateko kontratua egin zioten. 1941ko azaroaren 10ean abiatu ziren lagun bat eta biak Kataluniara. Han gosea pasatzea suertatu zitzaien. Gerra oste gogorra zen. Barrio Txinoan bizi ziren, leku arriskutsua zen eta zaindari batekin ibili behar izaten zuten partidak jokatu ondoren.

Luciak erraketista jardun zuen garaian, hain zuen 1943. urteko estatistika baten arabera, jokamolde guztiak kontuan hartuta (eskua, pala, erremontea,zesta...) 1.432 pilotari profesional zeuden eta horietatik erdia baino gehiago, 734 zehazki emakume erraketistak ziren. 1947. urteko beste datu baten arabera, urte hartan 737 erraketista profesional zebiltzan kantxetan.

Estatuan Madril eta Bartzelona izan ziren erraketaren gune indartsuenak. Espainiar Estatuan 37 frontoi izatera iritsi ziren eta bakoitzean 30-40 erraketista aritzen ziren. Egunero jokatzen zituzten partidak, punta-puntan ez zebiltzanek arratsaldez eta gauez, eta, onenek, gauez bakarrik. Horrek esan nahi du egunero betetzen zirela frontoiak.[6]

Erraketari agur

Euskal erraketista nabarmenen artean kontsideratuta,[7]zazpi urtez Bartzelonan jokatzen jardun ondoren, hangoak amaituta, Ermuan ile-apaintzaile jarri zen. Eugenio Unamunorekin ezkonduta, 4 seme-alaba izan zituen. Real Sociedad futbol-taldeko Asier Riesgo atezainaren amama da. Azken urteetan Donostian bizi izan zen.

Omenaldiak

Emakumezkoen kirol profesionalean aitzindariak izan ziren erraketistak, historiak ahaztu egin dituen arren.[8] Halere, azken urteotan merezitako hainbat omenaldi jaso dituzte.[9]

  • 2003ko abenduaren 26an Ermuan ospatutako IV. Pilota Egunean omendua izan zen herriko beste erraketistekin batera. Oroigarri bat eman zitzaion: “LUCIA AREITIOAURTENA, jaso ezazu Ermuar danon esker ona, raketista munduan egin duzun ibilbide luze eta emankorragaitik”.

Erreferentziak

  1. «Esquelas y Necrologicas | Ermua | Lucia Areitioaurtena Isasi-Isasmendi | diariovasco.com» canales.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
  2. «Emakume erraketistak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
  3. «Areitioaurtena Isasi-Isasmendi, Lucia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
  4. «Ahotsak ikasgelan» ikasgelan.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
  5. «Azken erraketistak, mende hasierako kirolari profesionalak» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
  6. https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2015-10-10-07-00/pages/14.pdf
  7. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Historia de la pelota femenina, ¿la conoces?» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
  8. Garmendia, Lander Muñagorri. «Ahaztutako erraketistak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
  9. (Gaztelaniaz) «Las raquetistas, las primeras deportistas profesionales de España» El Independiente 2019-02-22 (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
  10. (Gaztelaniaz) «La Esperanza rinde un sentido homenaje a las raquetistas» Mundo Deportivo 2013-08-20 (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
  11. «" Agustina Otaola, Raketista Profesionala " Frontoiaren izen berria. :: Eple Errenteria» www.eple-errenteria.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
  12. «Jende asko eta partidu ederra, raketa modalitatearen bueltan - Hernani» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya