Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Lupe Serrano

Lupe Serrano
Lupe Serrano John Krizarekin, American Ballet Theatre 1957
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGuadalupe Martínez Desfassiaux
JaiotzaSantiago1930eko abenduaren 7a
Herrialdea Txile
HeriotzaSyosset2023ko urtarrilaren 16a (92 urte)
Familia
AitaLuis Martínez Serrano
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria eta irakaslea
Izengoitia(k)Lupe Serrano
Lupe Serrano, 2022

Lupe Serrano, jaiotzaz Guadalupe Martínez Desfassiaux[1] (Santiago, Txile, 1930eko abenduaren 7aNew York, Ameriketako Estatu Batuak, 2023ko urtarrilaren 16a)[2], txiletar balleteko dantzaria eta dantza-irakaslea izan zen.[3][4] Mexikon egin zuen bere karrera, eta ondoren Estatu Batuetan, non American Ballet Theatre konpainiako kide izan zen.

Biografia

Txileko Santiagon jaio zen, Luis Martínez Serrano orkestra zuzendari espainiarraren eta Luciana Desfassiaux mexikarraren alaba. Gurasoak Mexikon ezkondu ziren arren, bikotea Hego Amerikan zehar bidaiatzen ari zen Martinezen bira musikal baten ondorioz. Lupe jaio ondoren, aita gaixotu egin zen eta familia Txilen egon zen urte batzuetan. Serranok txikitatik erakutsi zuen dantzarekiko interesa, eta lehen klaseak herrialde hartan jaso zituen.

2023ko urtarrilaren 16an hil zen New Yorken 92 urte zituela.[5]

Lan ibilbidea

Dantzari

12 urte zituela Mexikora joan zen familiarekin eta Nelsy Dambré dantzariaren irakaskuntzapean ikasi zuen. Dambré dantza-konpainiako eta Mexiko Hiriko Balleteko kide izan zen. Jose Limonen dantza modernoko eskolak ere jaso zituen Mexikoko Dantza Akademian.[6] 18 urte zituela, Alicia Alonso dantzari kubatarrarekin bira batean parte hartu zuen Ertamerika eta Kolonbian zehar.

1951n, Mexikotik New Yorkera joan zen Serrano, eta han Monte-Carloko Ballets Russes konpainiarekin bat egin zuen. Estatu Batuetan, Kanadan eta Venezuelan birak egin ondoren, American Ballet Theatre konpainian hasi zen 1953an. Han George Balanchine, William Dollar, Antony Tudor eta Jerome Robbins koreografoekin lan egin zuen. Lehen dantzaria edo 'prima ballerina' izatera iritsi zen eta eszenatokiak ez zituen utzi 1971ra arte.[4]

Dantza-irakasle

Dantzari-ibilbideaz gain, dantza-eskolak eman zituen. 1968an hasi zen unibertsitatean eta Milwaukeeko kontserbatorioan. Illinoiseko Arte Akademia Nazionalean eta Pensilvaniako Balet Eskolan ere irakatsi zuen.[4]

Familia

1957an Kenneth Schermerhorn orkestra-zuzendariarekin ezkondu zen, eta harekin alaba bat izan zuen, Erica.

Erreferentziak

  1. «Luis Martínez Serrano» Sociedad de Autores y Compositores de México.
  2. (Ingelesez) «Lupe Serrano, Ballerina of Power and Fire, Is Dead at 92» DNyuz 2023-01-17 (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  3. «Serrano, Lupe (1930-VVVV). » MCNBiografias.com» www.mcnbiografias.com.
  4. a b c «Lupe Serrano» American Ballet Theatre.
  5. (Ingelesez) Bauer, Claudia. (2023-01-17). «Lupe Serrano, Ballerina of Power and Fire, Is Dead at 92» The New York Times (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  6. Michel, Manuel. (octubre de 1955). Lupe Serrano. X, 24-25 or..

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya