Hiriko erdigunetik 14 kilometrora, Luz Ardiden (1700-2500 metro) 100 hektarea inguruan hedatzen da, maila guztietako pista balizatuzko 60 kilometro dituelarik, eta ekipamendurik modernoenarekin hornitua dago, hasiberrientzako 135 metroko pista bat barne.
Historia
Estazio honek bere izena gertu dagoen Ardiden tontorrari zor dio, 2988 metroko altuera duena. 1966an proiektatu zuten Luz-Saint-Sauveur, Grust, Sazos, Sassis eta Viscos udalerrietako udalek. Lanak Grustetik hasten zen ibilbidea 1970an ireki ondoren hasi ziren. 1975ekourtarrilak 16an inauguratu zen, Bédéret sektorean bi teleski funtzionatzen jarriz. Hurrenngo urtean Aulianeko sektorea ireki zen.
1987komartxoak 1ean estazioan istripu larri bat gertatu zen, teleaulki baten zati bat erori ondoren, 6 hildako eta 25 zauritu larri eragin zituena.
Luz Ardidenentzat promoziorik handienetako bat Frantziako Tourraren zenbait ediziotan etapa amaiera izana da, 1985etik zazpi aldiz igo dena.
Estazioa Luz-Saint-Sauveur herritik banatzen duten 14,7 kilometroetan, herria dagoen 710 metroko altueratik helmuga dagoen 1700 metroko altueraraino igotzen dute, batez beste %6,9ko maldarekin eta zatiren batzuetan %10eko gehienezkoarekin.