- Artikulu hau Danimarkako uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mon».
Møn, Danimarkako Seelandia eskualdearen hegoaldean dagoen hiru uhartetako bat da, Lolland eta Falsterrekin batera. 218 km² eta 9.909 biztanle ditu eta Vordingborg udalerriaren parte da.
Geografia
Sjælland uhartearen hegoaldean kokaturik dago eta uharte txiki ugari ditu inguruan, Nyord, Bogø, Farø, Langø, Tærø, Lilleø eta Lindholm.
Ondasun nabarmenak
Møn uhartea paisaiak eta naturak bihurtu dute turistiko. Klera zurizko Møns Klint itsaslabarrak dira denen artean ezagunenak. Hondartzak ere aipagarriak dira.
Harri eta Brontze Aroko korridorezko hilobiak ere ikusgarriak dira.
Azkenik Liselund XIX mendeko jauregia eta hainbat elizetako fresko margolanak ere aipatu behar dira.
Iruditegia
Ikus, gainera
Kanpo estekak