Magnitude edo izari absolutua argizagi baten distira intrintsekoaren neurketa da. Gauzakia zehazki ikusletik 10 parsecera (32,6 argi-urte) egongo balitz izango zuen itxurazko magnitude hipotetikoa da, izarren argiaren iraungitze astronomikorik ez dagoela ulertuz. Horrek gauzakiak oinarri erkidearekin jartzen ditu, eta distantziak ezartzen duen distortsiorik gabe gauzaki astronomikoen energia alderatzea baimentzen du. Magnitude astronomiko guztietan bezala magnitude absolutua hainbat uhin-luzera interbalotarako ezar daiteke; izarrentzat magnitude absolutua argi ikusgaia izaten da, UBV sistematik V banda bakarrik erabiltzen duen. Bolometro bat erabilita magnitudea alda daiteke, uhin-luzera guztietan isurtzen den energia kontuan hartzen duelako, argi ikusgaia izan edo ez. Kasu honetan magnitude absolutu bolometrikoa deitzen zaio.
Eguzki-sisteman dauden gauzakientzat beste definizio bat erabiltzen da. Asteroide eta planeten magnitude absolutua hauek Eguzkitik eta ikusletik unitate astronomiko batera jarrita kalkulatzen dira. Asteroide edo planeta baten magnitude absolutua eta izar batena alderatzeko, lehenari 31,57 kendu behar zaio.
Kanpo-estekak