Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Manfred Hausmann

Manfred Hausmann

Bizitza
JaiotzaKassel1898ko irailaren 10a
Herrialdea Alemania
HeriotzaBremen1986ko abuztuaren 6a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, itzultzailea eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaDie Kogge (en) Itzuli
Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0369638 Discogs: 3239120 Edit the value on Wikidata

Manfred Georg Andreas Hausmann (Kassel, Alemania, 1898ko irailaren 10a - Bremen, Alemania, 1986ko abuztuaren 6a) alemaniar idazlea izan zen.

Biografia

Lehen Mundu Gerran zauritu egin zuten, eta Munichera joan zen, artearen historia, filosofia eta filologiako ikasketak egitera. 1926an Worpswede herrira joan zen, eta han, Samuel Fischer argitaratzaileak akuilatuta, idazteari ekin zion buru-belarri. Bidaia asko egin zituen, besteak beste, Alemaniako zati handi batean zeharreko bidaldia, oinez.

Bigarren Mundu Gerran ere parte hartu zuen, eta gerra bukatutakoan, zenbait egunkaritako literatura-gehigarrietako idazle gisa lan egin zuen. Gero, Bremenera joan zen. 1967an sermolari gisa laguntzen hasi zen eliza ebanjelikoan.

Hausmannen lehenengo testuetan halako ezkortasun nihilista bat nabari da, baina sentimendu hori 1933tik aurrera aldatu egin zen, Kierkegaarden filosofia existentzialistaren eta Karl Barthen teologia dialektikoaren eraginaren ondorioz, besteak beste.

Era askotako testuak idatzi zituen: poesia eta saiakerak, konposizio japoniarren imitazioak, elezahar kristauak, gogoeta teologikoak eta sermoiak. Baina eskale batzuekin izan zuen esperientzia batean oinarritutako eleberri batek eman zion ospea: Lampioon küßt Mädchen und kleine Birken (1928, Lampioonek musu ematen die neskei eta pinu txikiei). Berehehala, eleberri horren segida idatzi zuen: Salut gen Himmel (1929, Goraintziak zeruari). Baina Hausmannen eleberri famatuena Abel mit der Mundharmonika (1932, Abel, harmonikadun hori) izan zen, nerabeen arteko harreman sentimentalei buruzkoa. Hurrengo eleberrian, Abschied von der Jugend (1947, Agur gaztaroari), senar-emazte batzuen arazoak kontagai dituen istorioan agerian utzi zuen bere erlijiotasun sakona. Are gehiago hurrengoan, Liebende leben von der Vergebung (1953, Maitaleek barkamena bizi dute) tratatu teologiko moduko obran. Azken liburu horien kritika txarrak gorabehera, irakurleek oso harrera ona egin zieten.

Obrarik arrakastatsuenak, baina, Hausmannen istorio autobiografikoak izan ziren: Martin (1949), Isabel (1953) eta Andreas (1957).

Erreferentziak

Kembali kehalaman sebelumnya