Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Manuel Cortina

Manuel Cortina


Espainiako senataria

1858 -
Finantzetako ministroa

1840ko irailaren 16a - 1841eko maiatzaren 20a
Francisco Cabello Rubio (en) Itzuli - Facundo Infante (mul) Itzuli

Colegio de Abogados de Madrideko dekano



Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel María Cortina y Arenzana, Manuel Cortina y Arenzana
JaiotzaSevilla1802ko abuztuaren 20a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1879ko apirilaren 12a (76 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua, politikaria eta militarra
Lantokia(k)Madril
KidetzaJurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademia
Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Framazoneria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Karlistaldia

Manuel Cortina Arenzana (Sevilla, 1802ko abuztuaren 20a- Madril, 1879ko apirilaren 12a) espainiar politikari bat izan zen, abokatua hezkuntzaz eta ogibidez. Ogibidez militarra ez zen arren, ekimenez parte hartu zuen Lehen Karlistaldian eta Andaluziako beste gerra ekintza batzuetan, liberalen alde.

Espainiako Gobernazioko ministroa izan zen 1840ko urritik 1841eko maiatzera.[oh 1] Progresista izanagatik, 1866ko abuztuan Isabel II.aren erreginaldia hondoratzen ari zen unean, berak koordinatu zuen erreginaren diru funtsak eta ondarea salbu gordetzeko operazioa, guztira 30 milioi frankoko balioaz, eta aberastasun hori Rothschild familiaren Parisko etxearen kutxan geratu zen hurrengo hiru hamarkadetan.[1]

Madrilgo abokatu itzaltsuena izan zen hil zen arte, baita hiri horretako Abokatu Elkargoko dekanoa ere 1855ean Burdinbideen Legea onartu zenean; MZA burdinbide konpainiaren hasierako administrazio kontseiluan parte hartu ez bazuen ere, abokatu aholkulari gisa lan egin zuen bertan sozietatea sortu zenetik.[2]

Oharrak

  1. Barne ministroa, alegia.

Erreferentziak

  1. López-Morell, Miguel A. (2015), 206. or.
  2. López-Morell, Miguel A. (2015), 420. or.

Bibliografia

  • López-Morell, Miguel A.. (2015). Rothschild. Una historia de poder e influencia en España. Madrid: Marcial Pons, Ediciones de Historia, S.A. ISBN 978-84-15963--59-2..

Ikus, gainera

Kembali kehalaman sebelumnya