Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Mari Jose Zarate

Mari Jose Zarate
Bizitza
Hezkuntza
Tesi zuzendariaCatalina Calderón (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta matematikaria
Lan nabarmenak

Inguma: mari-jose-zarate-azkuna

Mari Jose Zarate Azkuna zientzialari eta matematikaria da.

Matematika euskaraz landu zuen lehenengo zientzialarietako bat izan zen. Esate baterako, 1978an Udako Euskal Unibertsitatean hitzaldi bat eman zuen Suzesioak espazio topologikoetan izenburuarekin. Urte berean argitaratu zuen Espazio topologikoak liburua beste bost emakume matematikarirekin batera (Edurne Biritxinaga, Begoña Carrascal Platas, Mari Carmen Castillo Aranburu, Maria Jesus Esteban, eta Arantza Laborda Otadui). Bi urte geroago Matematika orokorra I liburuaren lehen partea argitaratu zuen. 1983an liburuaren bigarren partea argitaratu zuen eta lehen partearen 2. bertsioa. UEUrekin argitaratu zituen liburu horiek mugarrietako bat izan ziren unibertsitate mailako euskarazko matematikan.

UZEIk 1982an bi liburukitan argitaratutako Matematika hiztegia osatu zuten 11 egile aitzindarietako bat izan zen.

Nikolai Piskunov matematikari errusiarrak idatzi eta analisi matematikoan mundu osoan klasikoa den Kalkulu diferentziala eta integrala liburu mardula 1992an euskaratu zuen taldean parte hartu zuen honako hauekin: Jose Ramon Aizpurua Sarasola, Patxi Angulo Martin, Victoria Fernandez Gonzalez, Adela Moyua Pinillos, Juanjo Otxoa de Alda Etxebarria, Cecilia Sarasola Iurrita, eta Enrike Zuazua Iriondo.

1984an doktore-tesia defendatu zuen izenburu honekin: "Dirichlet-en L-funtzioen batezbesteko balioak eta L-funtzio orokortua".[1][2]

2014an Ekuazio diferentzialak liburua argitaratu zuen Naiara Arrizabalaga Uriarte eta Mari Jose De Velasco Camara-rekin.[3]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 20 lan baino gehiago jaso dira.[4]

Erreferentziak

  1. Zarate Azkuna, Mari Jose. (1984). Dirichlet-en L-funtzioen batezbesteko balioak eta L-funtzio orokortua. UPV/EHU ISBN 978-84-8438-318-5. (Noiz kontsultatua: 2022-07-17).
  2. Zarate Azkuna, Mari Jose. (1984). Dirichlet-en L funtzioen batezbesteko balioak eta L funtzio orokortua. TESIKER, Euskadi.eus/tesiak, UPV/EHU.
  3. Arrizabalaga Uriarte, Naiara; Zarate Azkuna, Mari Jose; De Velasco Camara, Mari Jose. (2014). Ekuazio diferentzialak. UPV/EHU arg ISBN 978-84-9860-972-1. (Noiz kontsultatua: 2022-07-18).
  4. «Mari Jose Zarate Azkuna :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-17).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya