Martin Barkaiztegi, izengoitiz Martintxo (Oiartzun, Gipuzkoa, XVII. mendea - Deba?, 1800eko otsailaren 13a[1]) ospe handiko zezenketari euskalduna izan zen. Ausarta eta ikusgarria zen; zangoak burdinetan loturik eta aulkian eserita hil ohi zituen zezenak.
Batzuk diote Francisco Goya margolaria bere adiskidea zeala eta La Tauromaquia izeneko bilduman agertu zuela (El torero Martincho). Beste batzuen ustez, Martincho hori beste bat da.[1]
Erreferentziak