- Artikulu hau apaiz eta idazle oiartzuarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lekuona».
Martin Lekuona Etxabeguren (Oiartzun, Gipuzkoa, 1907 – Hernani, Gipuzkoa, 1936ko urriaren 7a[1]) gipuzkoako idazlea izan zen.
Biografia
Gasteizko apaizgaitegian ikasketak egin ondoren 1932an apaiz egin zen. Gazte-gaztetatik hasi zen euskal kulturaz arduratzen, eta apaizgaitegian zela Gymnasium hango aldizkarian idazten hasi zen. Apaiz lanetan Arabako Musitu herrian hasi bazen ere, 1935ean Errenteriako (Gipuzkoa) erretorearen laguntzaile izendatu zuten.
Urte hartan bertan Eun dukat (Manuel anaiarekin batera idatzia) antzerkia argitaratu zuen. Martin Lekuona euskal sindikalismo katoliko abertzalearen alorrean nabarmendu zen urte haietan. Gerra Zibila hasi zenean uko egin zion ihes egiteari, eta 1936ko urrian atxilo hartu zuten. Ondarretako espetxean (Donostia) lau bat egun eduki ondoren, Hernani ondoko Galarretan fusilatu zuten azaroan.[2]
Erreferentziak