Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Martin Txipia

Martin Txipia

tenente

Bizitza
JaiotzaXII. mendea
Herrialdea Nafarroako Erresuma
HeriotzaXIII. mendea ( urte)
Jarduerak
Jarduerakofizierra

Martin Txipia nafar erregeorde edo tenente bat izan zen XII. mende amaieran eta XIII.aren hasieran. Zintzo aritu zen Nafarroako erregearen zerbitzura epe aztoratu horretan, eta lehen eskutik hartu zuen parte Nafarroako Erresumaren 1199-1200eko inbasioko borroketan, Gasteizen defentsan, zehatz esateko. 1189. urtean agertzen da aipatuta lehen aldiz. Gaztelar inbasioaren ondoren, Nafarroa subiranoaren beste posizio batzuen buru agertzen da.

Bortuz Harunzko Lurraldeko tenente

1189tik, Donibane Garaziko posizioaren burua zen, Antso VI.a Jakintsuak gotorlekuaren arduradun (tenente) jarrita. Rokabrunako tenentea (erregeordea) ere izan zen 1194ko urtarriletik, Antso VII.a erregeak izendatuta.[1] Ordurako militar zaildua zen, Eneko Almorabiten zaldun lanetan aritu ondoren.[2]

1194ean nafarrek Donibane Garazi erresumara gehitu zuten, Akitaniako Dukerriarekin (Ingalaterrako Erresumarekin) auzi irekia zegoen unean; izan ere, Rikardo Lehoi Bihotzek lurralde osoa Berengelaren doteari zegokiola zioen unean eta, beraz, Akitania eta, bide batez, Ingalaterrako Koroaren jabetzakoa zela.[2]

Donibane Garaziko harresi tartea

Gasteizko tenente Gasteizko setioan

Lau urte geroago, 1198an, Nafarroako erregeak Gasteiz esleitu zion erregeorde lanetan, postu horretan Petri Remiritzi errelebua hartuz. Alfontso Errandoitz Gendulaingoa zebilen orduan Gasteizko gobernari, eta bete-betean egokitu zitzaien biei Nafarroa inbaditzeko gaztelar eraso eta setioari aurre egitea, 1199ko ekainaren 5ean edo lehenago hasia.[2] Zazpi hilabetez erasotzaileei tinko eutsi ondoren, Martin Txipiak eta beste gasteiztarrek Antso VII.aren gorazarrea jaso zuten, baita baimena ere hiribildua Alfontso VIII.aren tropei errenditzeko, 1200eko urtarrilaren 25ean.[2]

Luis Javier Fortun EHUko historia irakaslearen arabera, Antso nafar erregeak haren lana ontzat jo zuen, hurrengo urteetan beste nafar herrien buru jarri baitzuen: Mendigorria, Artaxoa, Miranda, Azagra eta Milagro.[2]

Erreferentziak

  1. «Gaztelu guztiak - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  2. a b c d e Urzainqui, T. Olaizola, J.M. 1998, 213-228. or.

Bibliografia

  • Urzainqui, Tomas; Olaizola, Juan M. (1998). La Navarra marítima. Pamplona: Pamiela ISBN 84-7861-284-1..
Kembali kehalaman sebelumnya