Mary Lou Jepsen informatikaria (1965-) aditua da pantaila lauak diseinatzen. Google X Lablaborategian edukien bisualizazioa lantzen duen sailaren zuzendaria da.
One Laptop Per Child (OLPC) (miniordenagailu bat haur bakoitzarentzat) proiektuko sortzaile eta teknologia-zuzendaria izan da.
Gailu mugikorrentzako pantailetan espezializatutako Pixel Qi enpresaren sortzailea ere bada.
Sariak
Ospe handiko honako sari hauek jaso ditu:
Time aldizkariak bere izena kokatu zuen 2008an munduko 100 pertsona garrantzitzuenen artean.[1]
Hardware alorreko Munduko Teknologia Saria (World Technology Award) 2010ean. [7]
Hainbat sari ere jaso ditu One Laptop per Child proiektuan egindako lanarengatik,[8] eta izendatua izan da informatikari onenak saritzeko hainbat listetan Fast Company aldizkaria, New York Times, IEEE Spectrum eta abar.