Maurga[1] (ofizialki Manurga) Zigoiti udalerria osatzen duten herrietako bat da, Arabako iparraldean dagoena.
Demografia
Garraioa
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
Ondasun nabarmenak
- San Martin eliza
- Hurtado de Mendozatarren dorrea
- Berastegitarren jauregia, 1700 ingurukoa.
- Elexalde dorrea
- San Bartolome baseliza
Iruditegia
Maurgatar ezagunak
- Prudentzio Maria Berastegi Mariaka (Maurga, 1747 - Gasteiz, 1823) politikaria. 1778. urtean, Arabako errejidore nagusi eta diputatu hautatua.
- Andrés Martínez de Murguía Ortiz de Guinea[2] (Maurga, 1654 - Cadiz, 1732) merkataria. Bere anaia Pedrorekin batera Cádizera gaztetan joan zen, bertan gelditzeko. Cádizen merkatari lanbidea ikasi zuten. 1680ko hamarkadan Andresek hiru aldiz bidaiatu zen Mexikora. 1690eko hamarkadatik aurrera eta hil zen arte Cádizeko merkatari garrantzitsuenetako bat izan zen.
- Tomás Ruiz de Apodaca López de Letona[3] (Maurga, 1702 - Cadiz, 1767) merkataria eta itsasontzi jabea. Andrés Martínez de Murguía maurgatarraren etxean ikasi zuen merkatari lanbidea. Hainbat bider bidaiatu zuen Mexikora. Bere seme Juan José Ruiz de Apodaca Eliza (Cadiz, 1754 - Madril, 1835), Venaditoko Kontea eta politikaria, Nafarroako Erregeorde izatera iritsi zen.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia: Zigoitiko toponimia, Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Fernández González, Fernando. (2000). Comerciantes vascos en Sevilla (1650-1700). Eusko Jaurlaritza.
- ↑ Garmendia Arruebarrena, José. (1990). Tomás Ruiz de Apodaca, un comerciante alavés con Indias (1709-1767). Arabako Foru Aldundia.
Bibliografia
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak