Fox Rockwooden jaio zen, eta irlandar, frantses eta estatubatuar jatorria du. Bi ahizpetatik gazteena da. 5 urterekin hasi zen drama eta dantza ikasten, geroago, hamar urterekin, egoitzaz aldatu eta Floridara joan zen bizitzera, han ikasketekin jarraitu ostean eskola amaitu zuen.
Hamahiru urterekin hasi zen modelo lanetan eta 1999koAmerican Modeling and Talent Convention, Hilton Head Islanden, sari ugari irabazi zuen bere karrera norantz bideratzen hasten ari zen argi utziz.
2008koapirilean, FHMk gizonezkoentzako aldizkariak egindako inkesta batean Megan Fox munduko emakumerik atseginena aukeratua izan zen 9,7 miloi bat internauten bozekin.
Tatuajeak
Megan Fox-en bereizgarritasun ezagunenetariko bat bere gorputz osoa tatuajez josita edukitzearena da.
“Bazen behin neska bat amodioa ezagutu ez zuena bere mutilak BIHOTZA apurtu zionera arte” (Soinaren ezker-partea)