Michael Wohlgemuth (Nurenberg, 1434 – 1519ko azaroaren 30a) alemaniar pintorea eta grabatzailea.
Pleydenwurffen ikaslea izan zen, eta ospe handia lortu zuen bere jaioterrian zuen lantegian, Albrecht Dürer izan baitzen, besteak beste, hango ikasleetariko bat. Oso marrazki gogorrak egin zituen, kolore biziez eta distiratsuez eginak. Koadro erlijiosoak pintatu zituen batez ere: Ama Birjina Zwickauekoaren erretaula, Ama Birjinaren bizitza eta nekaldiko gertaerak eta Negarra gorpuaren aurrean.
Erreferentziak