Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Miguel de Aldama y Alfonso

Miguel de Aldama y Alfonso

Bizitza
JaiotzaHabana1821eko urriaren 24a
Herrialdea Kuba
HeriotzaHabana1888ko martxoaren 15a (66 urte)
Familia
AitaDomingo Aldama
AmaRosa Alfonso Soler
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Aldama Jauregia Habanan.

Miguel de Aldama y Alfonso (Habana, Kuba, 1821eko urriaren 24a - Habana, 1888ko martxoaren 15a) euskal jatorria zuen familiako kidea izan zen; aita Domingo Aldama Aretxaga, zen. Aristokrata eta aberatsa, esklabuak izan zituen bere jabetzan.[1] Kubaren independentziaren alde borrokatu zuen.

Biografia

Miguel de Aldama y Alfonso 1821eko urriaren 24an jaio zen, Habanan (Kuba). XIX. mendeko kubatar familia ospetsuenetako batetik etorria, uharteko aberastasun handienetako bat heredatu zuen. Domingo Aldama y Aréchaga bizkaitarraren eta Rosa Alfonso Soler kubatarraren semea zen.

1868ko urriaren 10ean, Hamar Urteko Gerra (1868-1878) piztu zen, Kubaren independentziaren aldeko lehen gerra. Aldama konspirazioetan nahastuta egon zen. 1869ko urtarrilaren 24an, espainiar boluntarioek beren etxea, Aldama Jauregia, arpilatu zuten, Domingo del Montek, beste independentistetako batek, han armak gorde zituela aitzakiatzat hartuta. Hala ere, boluntarioek ezin izan zuten Aldamako armen bilduma pertsonala besterik aurkitu.

Gertakari horren ondoren, Aldamak Estatu Batuetan erbesteratzea erabaki zuen, eta Kubako Arma Errepublikako Gobernuaren izenean New Yorkeko agente nagusietako bat izan zen. Aldamaren jarrera Kuba Estatu Batuekin elkartzekoa zen.[2] Postu horretan, Aldama gatazkan sartu zen Manuel de Quesada jeneral nagusiarekin, zeina Kubatik bidali baitzuen Carlos Manuel de Céspedes presidenteak espedizio armatuak sustatzeko, Kubako independentistak indartzeko asmoz. Une horretatik aurrera, Estatu Batuetan erbesteratutako independentista kubatarrak bi alderditan banatu ziren, "quesadistak" eta "aldamistak", eta horrek kalte handia egin zion kausa independentistari.[3] Gerra 1878an amaitu zen, Zanjongo Itunarekin, kubatarrek borrokarekin jarraitzeko ezintasunean baitzeuden. Itun horrek erbesteratu guztiak itzultzea eta Espainiako Gobernu kolonialak konfiskatutako jabetza guztiak itzultzea ekarri zuen.

Aldama eta bere familia Habanara itzuli ziren, baina inoiz ez zuten berriro bere jauregian bizi izan. Gaur egun jauregia zutik dirau. Gaixorik, Miguel de Aldama y Alfonso 1888ko martxoaren 15ean hil zen, 66 urte zituela. Bere hilobia New Yorkeko Greenwood hilerrian dago, bere azken nahia, aita eta emaztearekin batera, lur librean lurperatzea izan baitzen.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya