Mikel Urrutikoetxea Azkueta, pilota arloan Urrutikoetxea deituraz ezaguna (Zaratamo, Bizkaia, 1989ko maiatzaren 24a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da oro har, baina atzelari ere bai zenbaitetan, besteak beste 2016ko binakako txapelketa nagusian eta 2020koan. Baiko Pilota enpresakoa da.
Kirol ibilbidea
2009an bihurtu zen profesional, eta urte hartan bertan bigarren mailako lau eta erdiko txapelduna izan zen.[1] 2015ean, buruz buruko txapelketa nagusia irabazi zuen, finalean Olaizola II.a 22-19 mendean hartuta. Oinatz Bengoetxearen ordez sartu zen Urrutikoetxea finalean, Bengoetxea lesionatu zelako.[2] 38 urte ziren bizkaitar batek esku huskako txapelketarik preziatuena irabazten ez zuela.[3]
2015ean bertan, lau eta erdiko txapelketa nagusia irabazi zuen. 62 urte iraganak ziren, bizkaitar batek txapel hori azken aldiz erdietsi zuenetik. Urte berean, esku huskako hiru txapelketa nagusiak (buruz burukoa, lau eta erdikoa eta binakakoa) jarraian irabazitako pilotari urrien artera sartu zen. Gainera, binakakoan, berez aurrelaria den arren, atzelari aritu zen, bai eta bikain aritu ere.[4] Atzelari arituta binakakoa irabazi duen aurrelari bakarra da. Hurrengo txapelketa nagusian ere, 2016ko buruz burukoan, finalera iritsi zen, eta txapeldunorde bukatu zuen, Irribarriaren aurka 22-13 galduta. Esku huskako hiru txapelketa nagusietako lau final jarraian jokatu dituen pilotari bakanetakoa da.
Lorpenak
Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko finalak
(1) Finalean Urrutikoetxeak Bengoetxea VI.a ordezkatu zuen, azken hau lesionatu zelako.[2]
Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko finalak
Binakako Txapelketa Nagusiko finalak
(2) Irujok eskuin eskuko hatz luzea hautsi zuen 11-10ekoan, eta jarraitzen saiatu zen arren, bertan behera utzi zuen finala.[4]
Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko finalak
Urtea
|
Txapelduna
|
Txapeldunordea
|
Emaitza
|
Pilotalekua
|
2009
|
Urrutikoetxea
|
Argote
|
22-10
|
Beotibar
|
Erreferentziak
Kanpo estekak