Mikoian-Gurevitx MiG-15 edota MiG-15 (errusieraz: МиГ-15; NATOren izendapena: Fagot) SESBko Aireko Armadaren erreakziozko ehiza-hegazkin bat izan zen. 1947an Artiom Mikoian armeniar diseinatzailea eta Mikhail Gurevitx ukraniar hegazkin eraikitzaileak diseinatu eta eraiki zuten. Gezi-hegaldun lehenbiziko erreakziozko ehiza-hegazkin modelo arrakastatsuenetako bat izan zen.
Koreako Gerran ospe handia bereganatu zuen, garaiko North American F-86 Sabre estatubatuar erreakziozko ehiza-hegazkinarekin bikain lehiatuz. Ondorengo MiG-17 ehiza-hegazkina eraikitzeko eredu izan zen.