Moshe ben Shem-Tov (hebreeraz: משה בן שם-טוב די-ליאון; c. 1240 – 1305), Moises Leongoa izenaz ezaguna, judu sefardia, errabino eta kabbalista izan zen, Zohar (Distira) liburuaren egilea. Jakintsu garrantzitsua Leongo zein Gaztelako Koroako juduentzat, haren lanak eragin nabarmena izan zuen bizi izan zen artean baita gerora ere.
Bizitza
Moises Leongoa Leonen jaio zen, Leongo Erresuman, gaur egungo Espainian, garai hartan Gaztelako Koroarekin bat eginda.[1] Guadalajaran jaioa izan zitekeen; horrela bazen bere abizena, bere aitarengandik etor zitekeen, Shem-Tov Leongoa. 30 urte eman zituen Guadalajaran eta Valladoliden Avilara joan aurretik, eta han eman zuen bizitza osoa. Moises Leongoa Arevalon hil zen 1305ean, etxera itzultzen ari zela.
Idazlanak
Aditu modernoen aburuz, Zoharra bere lan propioa izan zen, nahiz eta liburu horretan Shimon bar Yochairengandik jasotako tradizioak konpilatu besterik ez zuela egin esaten zuen. Bere beste lanen artean, Sefer ha-Rimon, hebreeraz idatzia, eta ehundaka responsa pseudepigrafiko, iruzkin eta tratatu kabbalistiko daude, bere aurreko adituei egotzi zizkien.[2]
Erreferentziak
- ↑ The Jewish Encyclopedia
- ↑ See Elliot R. Wolfson, “Hai Gaon’s Letter and Commentary on Aleynu: Further Evidence of Moses de León’s Pseudepigraphic Activity,” JQR 81 (1991), pp. 365-409 and the sources he cites; also the sources cited by Shmuel Glick, Eshnav le-Sifrut ha-Teshuvot (New York, 2012), pp. 237-238.
Bibliografia
- Kohler, Kaufmann et al., "Leon, Moses (Ben Shem-Tob) de."
- Jewish Encyclopedia. Funk and Wagnalls, 1901–1906, citing:
- Ahimaaz Chronicle, ed. London, pp. 95 et seq.;
- Adolf Jellinek, Moses b. Schem-Tob de Leon und Seine Verhältniss zum Sohar, Leipsic, 1851;
- Grätz, Gesch. vii. 231 et seq.;
- Abraham Geiger, Das Judenthum und Seine Geschichte, iii. 75 et seq., Breslau, 1871;
- Giovanni Bernardo De Rossi and C. H. Hamberger, Hist. Wörterb. p. 177;
- Moritz Steinschneider, Cat. Bodl. cols. 1852 et seq.;
- idem, Hebr. Bibl. x. 156 et seq.
- Avishai Bar Asher, R. Moses de León - Sefer Mishkan ha-Edut, Los Angeles: Cherub Press, 2013