Denboran zehar gaia, materiala, kolorea eta aplikazio egokitzapen eta aldaketa ugari aztertu dira. Egite lana oraindik duela mende askotakoa bezalakoa da, nahiz eta antzinako artea izan denboraren emanez bizirik iraun du, gainera gero eta ezagunagoa da.
Mosaikoaren ekintza azal laua eta tamaina handienetan egon ohi da, hau da; horma, lurzorua edota sabaia baina batzuetan baita ere objektu sinple eta txikietara egokitzen da.
Lehenengo mosaiko ezagunak Asian txikian eta antzinako Txinan aurkitu ziren eta harkoskorrezko marrazki sinpleak dira. Denboraren poderioz, irudiak findu egin ziren. Xehetasun handiagoa lortzeko harkoskorrak oso hurbil ipintzen ziren, haietariko askok kolore eskala handitzeko margotzen ziren eta ondoren bornuak berunarekin nabarmentzen ziren.
Antzinako Greziarrak harkoskorrak erabiltzen hasi ziren lurzoruak estaltzeko. Aztekak, harri bitxiak eta baliotsuekin estaltzen zituzten objektu zeremonialak. Ponpeian, espazio sentsazioa transmititzeko erabiltzen zituzten mosaikoak.eta, Bizantziar elizak mosaiko liluragarrietaz, ikono eta eszena erlijiosoaz bete zituzten.
Konkistak, merkataritza eta erlijioa inperioak handitu zuten eta honekin batera mosaikoen eskaerak izugarri areagotu ziren. Artisauak bidaiak egin eta teknika berri asko ikasten zituzten, teknika hauek hobetuz joan ziren mosaikoa mundu osotik zehar zabaldu arte.
Erromatarrak mosaikoari bultzada berri bat eman zioten, Erromatar inperioaren zabalkuntzaren eraginez lurzoruen apainketaren eskaria handitu zen eta apainketa forma honen erabilera izena hartu zuen. Gaur egun, oraindik kontserbatzen dira mota eta gai desberdineko mosaikoak: eguneroko bizitzako eszenak, txorien azterketa eta beste animalia batzuena, diseinu abstraktuak etab.
III. mendean, mosaiko askok irudi sakratuak biltzen zituzten, orduan izan zen beirazko eta urrezko teselaren erabilpena sortu zenean, aurrerago lehenengo kristauak menperatuko zuten teknika.
Mosaiko motak
Mosaiko tradizionalak
Mosaiko erromatarra: Material gogorrekin egindakoa, normalean marmola, galtzadarako egokia izatea egiten duena. Erromatar mosaiko gehienak teselazkoak izan ziren. Teknika horretan, material gogorrezko kolore ezberdineko zati txikiak -teselak- ipintzen dira, balore handiko marrazki dekoratiboak lortuz[1].
Titakadurazko lanetan, teselak barik harrizko xafla landuekin egiten dira lanak.
Mosaiko zeramikoa: horma erregularreko piezekin egiten da. Gehien bat horma, sabai eta zutabeentzako estaldurarentzat erabiltzen da. Honekin ez dira galtzadak egiten, materiala ez baita gogorregia. Modernismoan gehien bat erabilitakoa dugu mosaiko zeramiko hau.
Mosaiko veneziarra: Edertasun handiko metodoa da, Venezia inguruko fabriketatik sortutako beirazko tesela opakoekin egiten dena. Material garestiz eta kostu handikoaz egiten denez, tradizionalki mosaiko txikietan eta estaldura bertikaletan erabilia izan da.
Trencadis
Art nouveau delakoa arte erabili ez zen teknika dugu hau. Batez ere, Antoni Gaudi arkitektoak eta bere bere jarraitzaileak bultzatutako metodoa da. Trencadis-ean, normalean materialak zeramikazkoak izaten dira. Honek, aukera eman zuen obra handiak sortzeko baldosa apurtuen zatiak erabiliz, bete erabilpen praktikoarentzat balioko ez zutenak.
Normalean, metodo honekin egindakoa, kanpo gainazal bertikaletan erabiltzen da eta bere polikromia dela eta, aberastasun eta mota ezberdineko efektu dekoratiboak lortzen dira.
Mosaiko Hidraulikoa
Metodo hau batez ere modernismoan eta ondoren Katalunian ere erabilia izan da. Normalean, barneko lurzoruetarako erabiltzen da eta zementu hidraulikoz egindako morteiruzko baldosaz osatzen da.
Teknikak
Zeharkako metodoa
Lehenengo, txantiloi bat egiten da neurri errealekin, eta bere gainean marrazkia jarraitzen duten teselak jartzen dira.
Marrazkia paperarekin, soilik atzeko aldetik ikus daitekeen mosaikoa estaltzen du. Ekintza hau tailerrean eramaten da aurrera, eta ekintza bukatua dagoenean, mortairuan itsasten da, atze aldeko ertzetik.
Metodo zuzena
Teselak ahoz gora jartzen dira, morteiru bigunaren gainean zuzenean, normalean aurretiko marrazkirik egin gabe. Azkeneko emaitza ez da geratzen zeharkako metodoarekin egina izango balitz, baina plano aldaketak eta desnibelak agerian geratzen dira, emaitzari argi efektuak emanda.