NBAko draftaNBAsaskibaloi ligarako jokalariak hautatzeko prozesu bat da, urtero ekainaren amaieraldean egiten dena. NBA liga osatzen duten saskibaloi frankiziek, euren taldeak osatzeko, Estatu Batuetako unibertsitateetako eta beste herrialdeetako taldeetako 23 urtez azpiko jokalariak aukeratzen dituzte. Aldiz, 22 urtez azpiko jokalariek aukeragarri direla baieztatu behar dute.
Egitura
Drafta bi txandez osatua dago, lehenbizikoa eta bigarrena. Hasiera batez, liga osatzen duten 30 taldeek txanda bakoitzean hautaketa burutzeko eskubidea dute. Taldeek geroago ere jokalari horiek bereganatu ditzakete, bai denboraldia zehar (salerosketa aldia amaitu arte) nahiz denboraldi aurrean ere.
Aukeraketa txanda baldintza hauen arabera burutzen da:
15-30 postuetan, kanporaketa fasetarako sailkatu diren 16 taldeak jartzen dira, betiere amaitu berri den denboraldian lortutako garaipen ehunekoaren alderantzizko ordenan (talde batek gero eta garaipen portzentaje handiagoa izan, orduan eta bere postu baxuagoan dago).
Lehenbiziko 14 postuetan kanporaketa faserako sailkatu ez diren taldeak jartzen dira. Jarriko diren postuak zozketa ("loteria") bidez ezartzen dira, honetan porrot portzentaje gehien duten taldeek lehenbiziko postuetan jartzeko aukera gehiago dituzte.