Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Nara (prefektura)

Nara prefektura
奈良県
 Japonia
Ereserkia
Nara Kenmin no Uta (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Japonia
ISO 3166-2JP-29
HiriburuaNara
governor of Nara Prefecture (en) ItzuliShōgo Arai (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak34°41′07″N 135°49′59″E / 34.68519°N 135.83294°E / 34.68519; 135.83294
Azalera3,691,09 km²
MugakideakOsaka prefektura, Wakayama, Mie eta Kyoto
Punturik altuenaMount Hakkyō (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.319.305 (2021eko martxoaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaKansai
UharteaHonshu
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
pref.nara.jp

Nara prefektura (japonieraz: 奈良県 Nara-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Nara hiria da. Prefekturan UNESCOk gizateriaren ondare izendaturiko hiru eremu daude.

Historia

Gaur egungo Nara prefektura 1887an sortu zen, Osaka prefekturatik askatzean. Antzina, Nara prefektura Yamato probintzia izan zen, Japoniako eskualderik zaharrena. Garai oparoena Nara Aroa izan zuen, 710 eta 784 urteen artean, Nara Japoniako hiriburua izan baitzen.

Geografia

Nara prefektura Kansai eskualdearen parte da, eta Kii penintsularen erdialdean dago, Honshu uhartearen mendebalde ertainean. Ez dauka kostarik. Mugakideak prefektura hauek dira: mendebaldean, Wakayama eta Osaka; iparraldean, Kyoto; eta ekialdean, Mie. Prefektura 78,5 km luze da ekialdetik mendebaldera, eta 103,6 km iparraldetik hegoaldera.

Lurraldearen parterik handiena mendiz eta basoz osatuta dago: Ikoma mendiak ipar-mendebaldean, Kasagi mendiak ekialderago, Kii mendiak daude hegoaldean, eta, haien erdian, Ōmine mendikatea dago, prefekturako mendirik altuena duena: Hakkyō mendia (1.915 m); ekialdean, Daikō mendikatea dago (1.695 m Ōdaigahara mendian). Kii mendien ingurua Gizateriaren Ondare izendatua du UNESCOk.

Lurraldearen % 17 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan dago Yoshino-Kumano Parke Nazionala, besteak beste.

Banaketa administratiboa

Hiriak

  • Hiri handienak:
  1. Nara (hiriburua, 368.636 biztanle)
  2. Kashihara (124.679 bizt.)
  3. Ikoma (115.359 bizt.)
  4. Yamatokōriyama (90.223 bizt.)
  5. Kashiba (72.967 bizt.)
  6. Yamatotakada (72.510 bizt.)
  • Hiri guztiak:

Nara prefekturak 12 hiri ditu:

Herriak barrutika sailkatuta

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya