Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Naufragio

Titanic naufragioaren ilustrazioa, 1912koa. Naufragio hau historian famatuena da. Bertan 1512 persona hil ziren eta ondorioz ontzietako gutxieneko segurtasun-neurriak handitu egin ziren.

Naufragioa itsasontzi baten hondoratzea edo hondamena da. Hondatzeko kausak meteorologikoak (olatu eta haize bortitzak), nabigaziozkoak (beste itsasontzi baten aurka talka egin edo hondoa jotzea), matxurak edo ontziaren egituraren hondamena nahiz itsas guda izan daitezke. Hondartze kasuetan ere, ontzia berreskuratzerik ez bada, naufragiotzat hartu ohi da.

Historia

Grekoen eta erromatarren artean ohikoa zen naufragio bat bizi egin zuten pertsonek, koadro batean errepresentatzea. Naufragio berean beraien ondasunak galtzen zutenean, koadroa erabiltzen zuten herritarren errukia lortzeko. Koadroa beraien lepotik zintzilikatzen zuten eta abestien bidez beraien abenturak eta miseria adierazi. Naufragio bat bizitzen zutenok ilea mozten zuten sakrifizio modura eta ondoren itasora bota, jainkoei eskaintzen. Gainera zintzilikatzen zuten bustitako soinekoak beste margolan batekin Neptunoren tenpluan ex-voto modura. Zoritxarra hain handia zutenak, ez zutela dirurik margolan bat erosteko, pozten ziren banderatxo batekin apaindutako makil bat eramaten eta haien istorioa kontatzen herrietan zehar. Petronioren idazkietan irakurtzen da, hondoratzeko arrisku handian zeuden marinelak ilea mozten zuten eta lepotik urrea eta harri bitxiak zintzilikatu ondoren sepultatuko zutenen konfiantza erosteko. Erromatar gobernua gogor ziogortzen zuen marinel naufragoak lapurtu edo hiltzen zuten gaizkileak.

Bisigodoen garaian, Montesquieuren arabera, eskubide barbaro eta zentzugabea ezarri egin zen. Bisigodoek pentsatzen zuten atzerritarrek ez zutela inolako erlaziorik beraiekin eta ez zutela justizia eman beharrik. Bestalde, ez zuten inolako errukirik, eta horrela herri barbaroak sakrifikatzen zuten kostetara naufragioak botatzen zuen atzerritarrak, beraien jainkoak pozteko.

Ohiko arrazoiak

Arrazoiak askotarikoak izan daiteke, oro har ekaitzak edo urakanak sortutakoak dira baina baita guden ondorioz ere.

Hondartu den itsasontzi bat ez da naufragio bezala hartzen, eta bakarrik naufragioa izango da leku bertan desmuntatzen bada, armadoreak edo enpresak onartzen duenean galera guztia.

Lekuak non naufragioak gertatu diren turismoa erakatzen dute. Hala da SS America-ren kasua Fuerteventuran, Kanariar uharteetan. Beste naufragio famatuak dira Napo naufragioa, Chileko kostaldean edo SMS Dresden San Juan Fernandez irlan, Chilen ere gertatu zena.

Arrazoi zuzenak

  • Ihesa: kaskoaren zulaketa, ura sartzen uzten duen kaskoaren urpeko zatian.
  • Ezegonkortasuna: itsasontzia berriro egonkortzea eragozten duen muturrerainoko inklinazioa.
    Iceberg bat.
  • Kausa meteorologikoa: prezipitazioek eta fenomeno meteorologikoek ontziaren ezegonkortasuna eragin dezakete, baita kroskoan kalteak eragingo dituzten talkak, ur ihesak eragiten.
  • Nabigazio-hutsegitea: ontziak urpean dauden harrien aurka (pipefish), icebergen edo beste itsasontzi batzuen aurka talka egitea dakarren giza jatorriko edo teknologiako akatsa.
  • Eragindako kalteak: ontzia nahita suntsitzea, normalean guda edo gatazkaren bat egoteak eraginda. Kasu honetan, kalteak ekintza ugarik eragin ditzakete, sabotajeetatik hasi eta jaurtigai, misil eta torpedoen eraginetaraino.

Bilbon gertatutako naufragioa

"Consulado de Bilbao numero uno" azken momentutan , Nerbioi ibaian , Bilbon.

47 urteko itsas bizitza izan ondoren “Consulado de Bilbao Número Uno”itsasontziak Bilboko itsas-erregistroan inskribatu zen eta Uribitarte moilan amarratu egin zen, Nerbioi itsasadarrean, Bilboko Udaletxetik oso gertu. Zortzi urtez, itsasontzi historikoa Bilboko itsas paisaiaren parte izan zen, ikur gisa. Dena den, 1983ko abuztuaren 26an eta 27an, tanta hotz batek Bilbon bortizki eroritako euri zaparradak eragin zituen eta Nerbioi ibaia igo eta kalte handiak eragin zituen uholde handiekin. Uren igoerak “Consulado de Bilbao” ontzia kaiaren ertzaren gainean flotatzen utzi zuen eta, sortutako kalteen ondorioz, partzialki hondoratu zen.

Naufragioak artean

Literatura

Naufragioak eta naufragoen biziraupena topikoak presentzia nabarmena dute literaturan, gertaera errealen eta irudimenezko narrazioen deskibapenetan bezain beste. Zenbait adibide famatuak dira:

Margolanak

Artista asko naufragioetatik inspirazioa lortu dute beraien artelanak egiteko, bai itsasontzi baten hondoratzeak duen balio sinbolikoagatik. Arrazoi errepikakorra da, batez ere XIX. mendearen erromantizismo piktorikoan. Aldi honen obra garrantzitsuenak dira, adibidez, Gericaulten Méduse ontziaren almadia, J.M.W Turnerren Naufragioa edo Caspar David Friedrichen Itsas izoztua. Autore bakoitzak egiten du enfasia naufragioaren momentu batera. Horrela,Gericaulten Medusaren baltsak naufragio baten alde subjetiboa adierazten du, Turnerren Naufragioa zentratzen da suntzipenean eta kaosa hondoratzearen momentuan, eta Caspar David Friedrichen Itsas izoztuak erakusten du naturaren indarra gizakiak sortutako tresnen aurka.

Kanpo estekak


Kembali kehalaman sebelumnya