Gosforth Rugby FC taldea 1877an sortu zen Newcastle upon Tyne hirian, Gosforth auzoan, hortik bere izena. Kolore berde eta zuriko marradun elastikoa izan zuen 1990 artean. Garai hartarako dagoeneko bi aldiz irabazia zuen Ingalaterrako Kopa. 1990an zelai berria eraiki eta Newcastle Gosforth izena hartu zuen.
1996an Heineken Kopa abiatzearekin batera Europako taldeak profesionalizatu egin ziren. Newcastle bera 1995ean profesionalizatu zen eta munduan erabat profesionalizaturiko lehen errugbi taldea izan zen. Urte hartan Sir John Hall negoziogizonak hiriko futbol, saskibaloi, errugbi eta izotz-hockey taldeak bateratu zituen eta Neucastle United futbol taldearen kolore beltz eta zuria hartu zituzten guztiek. 1998an Ingalaterrako liga irabazi zuen eta XXI mendearen hasieran beste bi Kopa ere lortu zituen. Europako Txapelketa gorena den Heineken Kopan final laurdenetara iritsi zen 2005ean.