Niamei[1]Nigerko hiriburua eta hiri nagusia da. Niger ibaiaren ertzean dago, errepublikako hego-mendebalean. 400.000 biztanle, gehienak hausa eta joruba etnietakoak. Ekonomia jarduera nagusiak: ehungintza, elikadura industriak, larrugintza, zeramika, eta abar. Jende asko ari da zerbitzuetan lanean. Turismogunea ere bada.
Unibertsitatea du (1971n sortua). Museo nazionala. Errepide sareak Beningo eta NigeriakoAtlantiko aldeko portuekin lotzen du. Aireportua du.
Historia
Hiria XVIII. mendean sortu zuen baina bere benetako garrantzia XIX. mende arte ez zuen lortu: mendearen azken hamarkadan Frantziak bere politika kolonialista indartu zuen eta Niamei Mendebaldeko Afrika Frantsesaren gune garrantzitsua bihurtu zen.
20. mendearen hasieran Nigerreko Lurralde Militarra izendatu zuten frantsesek, eta Niamei izan zen bere lehen hiriburua, baina 1912-1926 tartean Zinder hirira mugitu zuten.
1926anNiger berriro kolonia frantseseko hiriburua izendatu zuten, muga aldaketa batekin batera gertatu zena: ordura arte, Volta Garaia zeritzon lurraldearekin muga Niger ibaian zegoen eskuakldean, eta Niamei muga-mugan zegoen, baina Volta Garaiaren muga "mugitu" egin zen hego-mendebalerantz.
1926ko erabakiarekin Niameiren biztanleria handitzen hasi zen: 1930ean 3.000 bazituen, 1960an 30.000 inguru ziren.
Hiria hasi zen Niger ibaiaren iparraldeko aldean, baina Kennedy zubia eraiki zenetik 1970an, hegoalderanzko zabalkundea egin zuen[2].
1992. urtean, Nigerreko egitura administratuboa aldatu zen eta hiriburua banatu egin zen Niamei Erregiotik, Niamei Hiriburuko Barrutia osatuz, ingurukoari Tillaberi erregioa deitu zaiolarik geroztik.
Hazkunde handiko hiria da Niamei 21. mendean: 700.000 biztanleko populazioa kalkulatzen zen 2000. urtean, baina 2011rako Gobernuak 1.5 milioi kalkulatzen zuen. Lehorteek emigrazioa areagotu dute, eta hazkunde demografikoa handia da halaber.
Klima
Niameik klima tropikala lehorra du ia erdielkorra. Hirian eurien urtaro laburu bat izaten da eta beste bat lehorra ia urte osoa irauten duena. Urte osoan oso hiri beroa da: hilabetero batazbesteskoa 38 °C da; sei hilabetetan batabestekoa altuagoa da inoiz ez 32°tik jaisten. Gauean, aldiz, batez ere azaroatik otsaila arte, tenperatura asko jaisten dira eta benetako gau hotzak dira, 14 °C eta 18 °C artekoak.
Niamein ezarritako etnien artean, yorubak eta hausak nabarmentzen dira[2].
Urtea
Biztanleria (estimazioa)
1901
600
1930
3.000
1960
30.000
1980
250.000
2005
750.000
Udalerri eta auzoak
CUN (Communauté Urbaine de Niamey) hiri-elkargoak 99 auzo ditu barnean:[4]
Udalerria
Auzoa(k)
Mapa
Hiriko mapa
Niamey I
20 auzo
Niamey II
17 auzo
Niamey III
17 auzo
Niamey IV
17 auzo
Niamey V
28 auzo
Erlijioa
Nigerreko biztanleriaren %90a musulmana da. Niameik herrialdeko mezkita handiena du: Mezkita Handia. Hirian badira beste erlijioen gutxiengoak, esaterako katolikoak; apezpiku bat dago hirian.
2000ko azaroan protestak eta erasoak izan ziren Niamein, fundamentalista islamikoek protesta egin zutelarik moda erakustaldi haientzat inmoral baten kontra. Gobernuak zenbait talde islamiko debekatuz erreakzionatu zuen[5].
Galeria
Niameiko katedrala.
Niameiko merkatua.
Niger ibaia egunsentian.
Niamei zerutik ikusita.
Ibaian arropa garbitzen.
Niameiko kale bat.
Kountché estadioa.
Niamein jaiotako pertsonalitateak
Amadou Cissé (1948), Nigerreko Lehen Ministro ohia.