Nicolás Esandi Nicolao (Bahia Blanca, Argentina, 1876 – Buenos Aires, Argentina, 1948ko abuztuaren 29a) Argentinako elizgizona izan zen.
Biografia
Euskaldunen semea zen, eta Viedmako lehen apezpikua izan zen. Buenos Airesko Eusko Ikaskuntzako lehenengo lehendakaria izan zen, 1943. urteaz geroztik.
Obra nagusiak: Estudio metódico de latín; Mi libro (irakurtzen ikasteko metodoa), Métodos de escritura; apuntes de pedagogía (idazten ikasteko metodoa) eta Vascuence y etrusco (1946, euskararen eta etruskoaren arteko harremanei buruzko liburua).
Erreferentziak