O arame ekitaldi bakarreko ganberako opera bat da, Manuel Lourenzoren galizierazko libretoaren gainean Juan Duránek musikatu zuena, eta era berean, Lourenzoren Camiñar polo arame cunha lata de cervexa liburuan oinarritzen dena. 2008ko irailaren 13an estreinatu zen Colón Antzokian A Coruñako Operaren LVI. Jaialdiaren barruan. Estreinaldian A Coruñako Operaren Lagunak elkartea aritu zen ekoizpen lanak egiten eta Manuel Lorenzo berak egin zituen eszena zuzendari lanak. Operak Galiziako Kritikaren Saria irabazi zuen. [1]
Operan bi abeslari baino ez daude, sopranoa, Carmen Durán, eta baritonoa, Javier Franco. Taula gainean bi mimo agertzen dira ere.
Orkestrazioa
Txirula 1; oboe 1; klarinetea 1, fagota 1, tronpa 1, tinbalak, biolinak 4, biolak 2, biolontxeloak 2, kontrabaxua 1 eta pianoa.
Pertsonaiak
Pertsonaia
|
Tesitura
|
Estreinaren antzezle-zerrenda 2008-9-13 (zuzendaria: Maximino Zumalave)
|
Gloria
|
soprano
|
Carmen Durán
|
Labarta
|
baritono
|
Javier Franco
|
Erreferentziak