Eskrima talde hungariarrean lehiatu zen 1968ko eta 1972ko Olinpiar Jokoetan. Bakoitzean, taldekako urrezko domina irabazi zuen ezpata modalitatean. 1983tik 1989ra Hungariako Batzorde Olinpikoko idazkari nagusia izan zen, eta 1989an presidente.
Enbaxadore hungariarra izan zen Espainian (1993-97) eta Suitzan (1999-2002).
Fidesz alderdiko kidea da. Europako Parlamentuko presidenteorde (2009-10) eta Hungariako Biltzar Nazionaleko lehendakari eta diputatu (2010) izan zen.
2010ean Asanblea Nazionalak Hungariako presidente aukeratu zuen eta abuztuaren 6an karguaren zina egin zuen. 2011n Konstituzio berria onartzen zuen legea sinatu zuen. 2012ko apirilaren 2an dimisioa eman zuen doktore-tesia plagiatu izana egotzita.